Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Festa eta aldarrikapena uztartuko dituzte He!! Zurre Fest jaialdian

Urretxu eta Zumarraga
2016/10/19
Otamotz
Larunbatean He!! Zurre Fest musika jaialdia egingo dute gaztetxean. Bost musika taldek joko dute 18:00etatik aurrera. Lehenago, 12:00etan, kontzentrazio musikala egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. Izan ere, aurtengo He!! Zurre Fest jaialdiaren helburuetako bat entsegu lokalak eskatzea da. Mutamuk (Musika Taldeen Mugimenduak) lokalik gabe gelditu direla salatu du. «Bada hilabete bat baino gehiago Urretxu eta Zumarragako musika tal-deak entseguetarako lokalik gabe daudela. Irailaren hasieran botatako euriaren eraginez, Sarraldeko lokaletara ura sartu zen eta egoera hark sor zezakeen arriskua aitzakiatzat hartuta, kalean geratu ginen». Arazoa aspalditik datorrela diote. «Entseguetarako lokalen aferak hari luzea du atzetik: 30 urtekoa. Duela 30 urte bezala, oraingoan ere bi herriotako alkateekin, kultura teknikariekin eta oposizioan dauden alderdiekin elkartu gara. Bilera horietan, duela 30 urte bezala, hamaika txosten eskatu dizkigute gure beharrak zeintzuk diren jakiteko (edo gogoratzeko)». Denbora horretan guztian beraien eskaerak ezerezean gelditu direla salatu dute. «Udal ordezkariekin elkartu garen bakoitzean, hitz ederrak entzun ditugu. Baina hitz horiek ezerezean gelditu dira». Beraien ustez, gaiari ez zaio merezi duen garrantzia ematen. «Hamaikagarrenez gezurra ari du herriotan, ez baita musika taldeen gaia mahai gainera ateratzen. Ez zaio estrategikoki heltzen. Burua altxatu, eta auzora begiratzea besterik ez dago. Urrutira joan gabe, Legazpiko Udalak onartu berri du diru partida bat herriko musikariek herrian disko bat graba dezaten (espresuki horretarako prestaturik duten gunean, gainera). Hiru herri hauen artean, gai honi dagokionez, hiru kilometroko aldea egon beharrean, hainbat argi-urtekoa dagoelakoan gaude».
Las_Tuerkas_taldea_He__Zur

Las Tuerkas taldea, iaz // Gotzon Aranburu

Herrian musikari eta zaletu asko daudela argi utzi nahi dute. «Urretxu eta Zumarragan ere 30 urte hauetan lan esanguratsuak egin dira eta talde berriak sortu dira. Horretaz gain, zuzeneko musikaren aldeko apustua egin duten kolektiboak ditugu: Zarraparraz eta Kalegorrian». Baina, beraien ustez, rock musikari ez zaio beste musika mota batzuei bezainbesteko baliorik ematen. «Gure ustez, musika adierazpen guztiekin ez da berdin jokatu. Musika taldeok 30 urte hauetan zulotik zulora ibili behar izan dugu: Matxainetik Madaiara, Madaiatik Sarraldera eta Sarraldetik kalera edo beste herri batzuetara. Gure proiektuekin lanean jarraitu ahal izateko leku bila aritu beharko dugu, orain arte egin dugun bezala». Mutamuk egin duen azterketaren arabera, 50 talde inguru sortu dira eta talde horiek guztiek 1.000 kantu sortu dituzte. «Erraz esaten da: 50 talde eta 1.000 kantu grabatuta. Geure kabuz, inolako laguntzarik gabe». Larunbateko jaialdia Kontzertuak ere antolatu dituzte. Larunbatean Kids of Rage (hardcore, Bartzelona), Drop! (hardcore, Arrasate), Tooth (post hardcore, Gernika), Night Shot (hardcore&punk, Burgos) eta Adiktos al Kaos (rock&speed, Urretxu-Zumarraga) taldeek joko dute. Gainera, 12:00etan kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarrenen Psikosomatikos herriko taldearekin.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT