Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Areizagako etxearen 50. urteurrena ospatuko dute asteburu honetan

Urretxu eta Zumarraga
2016/10/20
Otamotz
Larunbatean eta igandean Areizaga plazako etxearen 50. urteurrena ospatuko dute. Antolatzaileek prentsaurrekoa eman dute egitaraua aurkezteko eta eraikinaren historia azaltzeko. Prentsaurrekoa atzo eguerdian eman zuten Areizagako baroi berriek: Juanbi Artolazabalek eta Jesus Mari Kerejetak. XVII. mendean Felipe eta Bernardo Areizaga anaiek Baroikua etxea eraiki zuten eta XXI. mendean Artolazabal eta Kerejetak Areizaga kaleko bigarren etxe zaharrenaren urteurrena ospatzeko festa antolatu dute bizilagun, merkatari, ostalari eta udalaren laguntzarekin. Kerejetak urteurrenak festa bat merezi duela esan zuen. «50 urte dira etxebizitza hauek egiten hasi zirela eta horren kontura festa bat ospatzea erabaki dugu. Izan ere, plaza hau da Urretxu eta Zumarragan jende gehien elkartzen duena. Urtean zehar ekitaldi pila bat antolatzen dira bertan». Kerejetak 45 urte daramatza bertan eta urte horietan guztietan denetik ikusi du. «Uholdeak egon dira, plaza bizpahiru aldiz berritu dute… Urolako trena gure etxetik oso gertu pasatzen zen eta ezin genuen leihoa ireki», gogoratu zuen. Artolazabalek beraien etxeari buruzko datu batzuk eman zituen. Etxea Leitzako Elga enpresak eraiki zuen. Lursaila 1965ean erosi zuten eta etxea eraikitzeko baimena 1966ko apirilean eskatu zuten. Etxeak bost atari ditu eta bakoitzean hamar etxebizitza daude. Handienak 120 metro koadrokoak dira eta txikienak 80 metro koadrokoak. Etxe handienak Areizaga kalera ematen dutenak dira eta etxe txikienak Berit taberna gainekoak. Etxeak solairuarteak eta lokalak ere baditu. Bertara joaten lehenak Teofilo Urmeneta eta Maria Nieves Alustiza izan ziren. Azkena, berriz, Mikel Elizburu izan zen. Bizilagun ia guztiek bertan bizitzen jarraitzen dute. Oso aldaketa gutxi egon dira. Artolazabalek anekdota batzuk ere gogoratu zituen. Sonatuena, guardia zibilen eta polizien arteko tiroketa izan zen. Batzuk komunistek Areizagako etxean jarritako kartelak kentzen ari ziren, besteei kartelak jartzen ari zirela iruditu zitzaien eta elkarren artean tiroka bukatu zuten. Bestalde, bizilagunek buruz zekizkiten Urolako trenaren ordutegiak eta trenari esker zekiten zein ordutan bizi ziren. Urolako trena kendu zuten, ibaia estali zuten, Unanue eta Politena tabernak itxi zituzten, Goruntz eskultura jarri zuten… Gauza asko gertatu dira 50 urte horietan eta asteburuko festan horietako asko eta asko gogoratuko dituzte. Egitaraua Larunbatean, 16:30ean, mus txapelketa jokatuko dute. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du. Mus txapelketaz gain, haurrentzako jolasak eta txokolate-jana egongo dira. Ekitaldi horiek 17:30ean izango dira. Urteurreneko egun handia igandea izango da. 12:30eko meza auzoko hildakoen alde izango da. 13:00etan triki-po-teoa egingo dute eta 14:30ean bazkari herrikoia egongo da. Bazkalostean dantzaldia egongo da eta 17:30etik 18:30era toka txapelketa jokatuko dute. Bazkarian 135 lagun elkartuko dira: 114 heldu eta 21 haur.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT