Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Edukiontzi grisa, astelehenean Urretxun eta urtarrilean Zumarragan

Urretxu,Zumarraga
2016/11/23
Otamotz
Edukiontzi grisa ate joka dator: datorren astelehenean hasiko dira Urretxuko kaleetan jartzen eta Zumarragan urtarrilaren 8tik aurrera jarriko dute. Grisa jar-tzearekin batera, berdea kenduko dute. Edukiontzi berrian errefusa bota behar da. Astelehenetan eta ostiraletan bakarrik ireki ahal izango da. Grisa irekitzeko txartela behar da. Edukiontzi marroiaren txartela eskatu zutenek txartel hori bera erabili behar dute. Txartelik ez dutenek, Urretxuko udale-txean edo Zumarragako kultur etxean eskatu behar dute. Urretxun udaletxeko harrera zerbitzua zabalik dagoen egun eta orduetan, eta Zumarragan astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara. Ostegunetan, arratsaldez ere bai. Txartelarekin batera, edukiontzi marroia erabiltzeko poltsak eta kuboa emango dizkiete. Zumarragan dagoeneko edukiontzi marroia txartelarekin irekitzen dute. Urretxun giltza erabiltzen dute oraindik. Gabonen ondoren, organikoaren edukiontzi marroia ere txartelarekin irekiko da. Grisak ez diren gainontzeko edukiontziak, orain arte bezala, egunero zabalik egongo dira. Bestalde, pixoihalentzako edukiontziak jarri behar dituzte bi herrietan. Horiek ere txartelarekin irekiko dira eta egunero erabili ahal izango dira, baina horretarako beraien beharra duten guraso eta agureak udaletxetik pasa behar dira txartela aktibatzera. Bi herrietan sistema berria alderdi guztiek onartu dute. Zumarragan atzo aurkeztu zuten eta Urretxun joan zen ostiralean. Atzoko aurkezpenean Mikel Serrano alkateak eta Enrike Enparantza Sasieta mankomunitateko teknikariak parte hartu zuten. Zumarraga Alkateak erabakiak alderdi guztien babesa duela azpimarratu zuen. «Jasangarritasunaren aldeko apustua egin dugu, istilurik gabe eta modu naturalean. Emaitza onak lortzeko lanean jarraitzen dugu. Bere garaian edukiontzi marroia jarri genuen eta orain pauso bat gehiago ematea erabaki dugu». Oraindik txartela ez duten bizilagunei inplikatzeko eskatu zien. «Duela bi urte edukiontzi marroiaren aldeko kanpaina egin genuen, baina 2.400 etxetan oraindik ez dute edukiontzi marroia erabiltzeko behar den txartela. Hemendik aurrera, txartelarekin bakarrik ireki ahal izango dira organikoaren edukiontzia eta grisa». Udalak kultur etxean teknikari bat jarriko du, oraindik txartelik ez duten bizilagunei informatzeko eta laguntzeko. Gainera, etxeetara informazioa bidaliko da eta Sasietak hezitzaileak bidaliko ditu auzo ezberdinetara. Bestalde, dagoeneko teknikariak 300 denda eta taberna baino gehiagotatik ere pasa dira. Urretxu Urretxuko prentsaurrekoan ere alkateak eta Enparantzak parte hartu zuten. Urretxuko alkateak ere sistema berria alderdi guztien oniritziarekin ezarriko dela gogoratu zuen. «Alkate naizen heinean, udalbatza osoa ordezkatzen dut. Gaur ez gaude denok hemen, baina egongo bagina bezala da». Sistema berriak ingurumenari eta udalaren egoera ekonomi-koari mesede egingo diela gehitu zuen. «Zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta gutxiago ordainduko dugu zaborraren bilketa eta tratamenduagatik». Hori dela eta, herritarrei inplikazioa eskatu zien. «Gai honetan, guztiok asko dugu jokoan. Udalak herritarren zalantzak argituko ditu eta hobekuntzak ezartzen jarraituko du». Egun Urretxun zaborraren %50 pasatxo birziklatzen da eta sistema berriarekin oso denbora gutxian %60ra igotzea espero da. Urretxuko 2.100 etxetan dute txartela dagoeneko: etxebizitza kopuru osoaren %78an.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT