Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxuko gaikako bilketa %24 igo da abenduan, edukiontzi grisarekin

Urretxu eta Zumarraga
2017/01/20
Otamotz
Abenduaren 1ean edukiontzi grisa jarri zuten Urretxun eta, bizilagunen inplikazioari esker, fruituak ematen hasi da: gaikako bilketa tasa %24 igo da hilabete bakar batean. Azaroan %49koa izan zen eta abenduan %73koa. Urretxuarrak kontzientziatuta daudela dirudi. Izan ere, bosgarren edukiontziaren erabilera pixkanaka igotzen ari zen eta azaroan lehenengoz 30.000 kilo materia organiko baino gehiago jaso ziren. Baina benetako saltoa errefusaren edukiontzi grisa jarri de-nean eman da. Txipa duen edukiontzi grisak berdea ordezkatu du eta emaitza ikusgarriak lortu ditu. Abenduan urretxuarrek 48.520 kilo materia organiko utzi zuten edukiontzi marroietan: azaroan baino 17.000 kilo gehiago, ia. Edukiontzi marroian zabor gehiago uztearekin batera, errefusaren edukiontzian gutxiago utzi dute. Azaroan 91.680 kilo zabor utzi zuten edukiontzi berdeetan eta abenduan 43.780 bakarrik edukiontzi grisetan. Hala, 48.000 kilo gutxiago joango dira zabortegira. Aipatzekoa da ere edukiontzi horia eta urdina geroz eta gehiago erabiltzen direla. Urrian 11.460 kilo jaso zituzten edukiontzi horietatik, azaroan 14.260 eta abenduan 16.600. Urdinari dagokionez, urrian 17.660 kilo jaso zituzten, azaroan 20.180 eta abenduan 22.300. Espero zitekeen moduan, udal agintariak pozik daude. «Datuak oso onak dira eta oso pozik gaude. Sasietakoek ere balorazio ona egin dute. Izan ere, ez dira poltsa asko ikusten edukiontzien ondoan. Horrek esan nahi du jendeak oso ondo hartu duela edukiontzi grisa. Gaur (atzo), Ingurumen batzordeko bilera izango dugu eta alderdi guztietako kideok balorazioa egingo dugu». Gobernu taldeak ez zuen horren emaitza onak lortzea espero. «Sasietakoek %65era heltzea erraza izango zela esan ziguten, baina ehuneko hori zortzi puntutan gainditu dugu. Abenduko datuak heltzen hasi ziren hei-nean, emaitza onak lortuko genituela ikusi genuen». Zubillagak %80ra hurbiltzea espero du. «Gure tamainako herrien sabaia %75 eta %80 artean dago. Lehen urtebete honetan %75era heltzea oso pozgarria izango litzateke». Urretxuko zabor bilketa sistemak udaleko alderdi guztien oniritzia du. Zaborra edukiontzi bidez jasotzen dute. Beiraren, paper eta kartoiren eta ontzien edukiontziak asteko zazpi egunetan eta eguneko 24 orduetan zabalik daude. Edukiontzi marroia ere edozein egunetan eta edozein ordutan erabili daiteke, baina irekitzeko giltza behar da. Aurki, urtarrila amaieran espero dute, edukiontzi marroiak txartelarekin irekiko dira. Grisak txartelarekin irekitzen dira, baina astelehenean eta ostiralean bakarrik erabili daitezke.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT