Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Nauena egitasmoaren helburua diseinua eta euskara uztartzea da»

Urretxu eta Zumarraga
2017/02/15
Otamotz
Ane Miren Ormazabalek (Urretxu, 1980) Nauena marka sortu du. Irudiak, katiluak eta kuxinak saltzen ditu. Bere lanekin erakusketa ireki du Durangoko Arteka liburu dendan. Zein ikasketa egin zenituen? Arte Ederrak ikasi nuen Leioan. Ondoren, ETBn lan egin nuen. Bederatzi urte eman nituen bertan, grafismo sailean. ETBren egoitza nagusia Bilbora eraman zutenean, etxetik urrunegi ze-goela iruditu zitzaidan eta lana uztea erabaki nuen. Irakaskuntzara pasa nintzen. 2009tik, ofizioz plastikako irakaslea naiz. Afizioz, berriz, diseinatzailea. Zer moduz moldatzen da artista bat irakasle lanetan? Ondo. Ikastetxe ezberdinetan egon naiz. DBH ikasten ari diren nerabeekin lan egin dut batez ere. Egun, Legazpiko Olazabal institutuan lan egiten dut. Bertatik bertara. Oso gustura nago bertan. Plastikari ematen al zaio merezi duen garrantzia? Plastikako irakasle lana polita da, baina ezin dut sormena nik nahi bezainbeste landu. Gainera, nerabezaroa bizitzako aro berezia da. Sormena asko maite dut eta beraiek nik bizi dudan bezala bizitzea nahi dut, baina zaila da. Hori frustragarri samarra da. Denok sormena lantzea beharrezkoa dela diogu, baina hezkuntzan bigarren mailan gelditzen ari da. Horrek pena handia ematen dit. Ofiziotik afiziora salto egingo dugu. Zer diozu Nauena egitasmoari buruz? Sortzea behar bat da niretzat. Beti egin ditut diseinu lanak, baita telebistan lan egiten nuenean ere: liburuak maketatu, herriko dendei logoak egin, lagunei eta elkarteei kartelak egin… Julita mertzeriako eta Xera osteopatia eta fisioterapia zentroko irudiak eta Urretxu eta Zumarragako euskarari buruzko liburuaren maketazioa egin nituen, besteak beste. Beti besteentzat lan egin dut eta niretzat lan egiteko beharra nuen. Horretarako Nauena marka sortu dut: asetuko nauena. Ez dut webgunerik, baina nire lanak Facebook eta Instagram sare sozialetan ikus daitezke. Zure lanak jendearen gustu-koak dira. Hori dirudi. Azken bi artisau azoketan parte hartu dut eta pixkanaka eskariek gora egin dute. Laminak, katiluak eta kuxinak egiten ditut. Nire helburua diseinua eta euskara uztartzea da. Askotan zenbait gauza euskaraz egitea ingelesez edo gazteleraz egitea baino zailagoa dela dirudi eta pertzepzio horri buelta eman nahi diot. Bestalde, bizipoza zabaldu nahi dut, mezu atseginen bidez. Diseinu garbiak dira: gutxirekin, asko esan nahi dut. Zuria asko erabiltzen dut. Diseinuek Europa iparraldeko ukitua dute. Durangon erakusketa ireki duzu. Arteka liburu dendako Maialenek sare sozialen bitartez ezagutu ninduen eta nire lana gustatu egin zitzaion. Erakusketa bat irekitzea proposatu zidan. Koa-droak, kuxinak eta katiluak jarri ditut. Sei katilu ezberdin ditut eta kuxinak eskuz egiten ditut. Erakusketa martxoa amaitu arte egongo da zabalik. Produktu gehiago egiteko asmoa al duzu? Ez dakit. Egitasmo hau lanarekin eta familiarekin uztartzea ez da batere erraza. Ideia asko ditut buruan, sortzea behar bat baita niretzat. Terapia bezala erabiltzen dut. Egunero tartetxo bat hartzen dut sormenarentzat. Baina ez dut presiorik eta gauzek sortu ahala egingo dute aurrera. Lo hartzeko ere terapia ona da: diseinuetan pentsatzea niretzat plazer bat da eta erlaxatu egiten nau. Ohe ondoan koaderno bat edukitzen dut, ideiak apuntatzeko. Sortzea behar bat dela esan duzu behin eta berriro. Zure anaia Aritz ere sortzailea da. Kasualitatea al da? Ez dakit nondik atera garen. Gurasoak ez dira gu bezalakoak, baina beti hamaika saltsatan sartuta ikusi gaituzte eta dagoeneko ohituta daude. Egia esan, diseinatzea lan polita da. Negozio bat martxan jartzeko asmoa duen norbait laguntza eske etortzea polita da. Mundu bat irekitzen zaizu. Gainera, jendea ezagutzeko aukera ematen dizu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
4

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
5

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
6

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT