Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Udalak eta Aquarbe enpresak urarekin lotutako iruzur bat salatu dute

Urretxu eta Zumarraga
2017/06/30
Otamotz
Zumarragako Udalak eta Aquarbe enpresak etxeetako urarekin lotutako iruzur baten berri eman dute. Azken egunetan ura tratatzeko ekipoak saltzen dituen enpresa batek Zumarragako hainbat etxetara deitu du, uraren kalitatea zalantzan jarriz. Udalak eta Aquarbek kontrol asko egiten direla eta uraren kalitatea primerakoa dela gogoratu dute. Iruzurgileek etxeetara deitu eta erakustaldi bat egitea eskaintzen dute. Etxeetan, kimika erabilita, iturriko ura belztea lortzen dute. Horretaz gain, etxe-koen adinagatik galdetzen dute eta kontu korronte zenbakiak lortzen saiatzen dira. Mikel Serrano alkateak eta Jon Koldo Izagirre Aquarbeko zuzendariak prentsaurrekoa eman zuten atzo iruzurraren berri emateko eta uraren kalitatea ezin hobea dela argi uzteko. Izagirrek uraren kalitatea bermatzen duen programaren berri eman zuen. «Herriko biztanle guztiek uraren kalitatea apartekoa dela jakitea nahi dut. Egunero analisiak egiten ditugu. Gainera, uraren kalitatea bermatzeko erabiltzen dugun programak jaurlaritzaren oniritzia du. Hilero jarraipen bilera bat egiten dugu eta bilera horretan hilabete osoko analisiak aurkezten ditugu». Analisi horiek Osakidetzaren webgunean daudela gehitu zuen. Bilatzailean Osakidetza eta Ekuis jartzea besterik ez dago, analisietara jotzeko. Izagirrek iruzurgileen jarrera kritikatu zuen. «Uraren kalitatea inongo arrazoirik gabe zalantzan jartzeaz gain, ahulenengana jotzen dute: adineko pertsonengana eta informaziorik ez dutenengana. Jendearen ezjakintasunaz baliatzen dira uraren kalitatearekin inongo zerikusirik ez duen zerbait saltzeko». Izan ere, iruzurgileek eskaintzen dituzten gailuak kaltegarriak direla gehitu zuen. «Klororik gabeko ura edan nahi dutenek, pitxarra bezperan bete behar dute. Dena den, ahalik eta kloro gutxien erabiltzen dugu. Ura desinfektatzeko beharrezkoa den kopurua bakarrik. Iruzurgileek erabiltzen dituzten teknikak, ordea, kaltegarriak dira: batak urari gatzak kentzen dizkio eta besteak bakteriei ateak irekitzen dizkie». Iruzurgileek eskaintzen dituzten gailuak oso garestiak dira, gainera: 88 euroko 36 kuota ordaindu behar dira. «Diru horrekin, zumarragar batek 71.000 litro ur kontsumitu ditzake hilero». Hori guztia dela eta, Serranok eta Izagirrek deia jasotzen duten zumarragarrei salaketa jartzeko eta udaletxera eta Aquarberen bulegora joateko eskatu zieten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT