Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

'Sanferminak' Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan

Urretxu eta Zumarraga
2017/07/05
Otamotz
Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak Iruñeko San Fermin jaiak maite ditu eta festa horiek bere herrira ekartzea erabaki du: sanferminetan ateratako argazkiekin erakusketa ireki behar du gaur, 19:00etan, Juan de Lizarazu aretoan. Hilaren 23ra arte, Juan de Lizarazu aretoan sartzen direnek munduko festa ospetsuenen zurrunbiloan murgilduko dira. Izan ere, Mediavillak sanferminak primeran ezagutzen ditu eta argazkilari bikaina da: sanferminekin lotutako hainbat lehiaketa irabazi ditu. Gainera, sanferminetako musika jarriko du. Bisitariak Iruñeko alde zaharrean daudela sentituko dute, baina zezen batek harrapatzeko arriskurik gabe eta txiza usainik gabe. Mediavillak 28 argazki jarriko ditu. Guztiak tamaina handikoak. 25 irudi 50×70 zentimetro-koak dira eta beste hiru handiagoak. Horietako bat, erraldoia. Zezen plazan ateratako argazki horrekin sanferminetako argazki lehiaketa nagusia irabazi zuen eta irudia Gaztelu plazan egon zen ikusgai urtebetez. Erakusketan entzierroa, parranda giroa, balkoiak, txupinazoa, La Mañueta txurro denda, Gaixoa ni ekitaldia, zezenketak… ere ageri dira. «Entzierroan korrikalarien keinuak eta begiradak harrapatzea gustatzen zait. Txupinazoko argazkiek ere indar handia dute. Bestalde, zezenketetako argazkiak difuminatu egiten ditut, odola gorroto baitut», azaldu du. Aurtengo plana Aurten ere, egunero joango da sanferminetara. Dagoeneko erabaki du nondik aterako dituen biharko txupinazoko argazkiak. «Goizean goiz udaletxe azpiko estatua baten atzean jarriko naiz. Estatua horren eskua tripode bezala erabiliko dut». Entzierroan ere argazki berezi bat ateratzeko asmoa du. «Kamera hesian utziko dut eta argazkia urrutiko agintearekin aterako dut. Nire asmoa zezenaren argazkia behetik gora ateratzea da. Urrutiko agintea duen kamerari esker, bestela atera ezin daitezkeen argazkiak ateratzen ditugu. Santa Isabel jaietan, adibidez, kamera aldareko eskai- leretan jarri nuen. Dantzariak niri dantza egiten ari zirela dirudi». Pilota txapelketako finalera eta errekortadoreen txapelketara ere joateko asmoa du. Mediavillak sanferminak maite ditu eta iruindarrek Mediavilla eta bere argazkiak maite dituzte. Lehiaketa asko irabazi ditu eta horrek ate asko ireki dizkio. Iruñean lortu duen ospeari esker, toki onenetan argazkiak ateratzen uzten diote. Gainera, lagun asko egin ditu. «Modu onean eskatuz gero, jendeak ateak irekitzen dizkizu. La Mañueta txurro dendakoak, adibidez, oso ondo portatzen dira. Familia horretako kideek urtean zehar beste lan batzuk dituzte eta txurroak sanferminetan bakarrik egiten dituzte». Mediavillaren argazkiko txurroek itxura bikaina dute. Usaindu egin daitezke ia. Gora San Fermin!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT