Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Isabel tabernako idiaren misterioa argitu da

Urretxu eta Zumarraga
2017/10/11
Otamotz
Duela 25 urte, Urretxuko Santa Anastasia jaietako Euskal Jaian, Isabel taberna erre zen. Tabernako sinbolo nagusia Gorri idi mitikoaren buru disekatua zen. Burua erre egin zen, baina adarrak ez, ordea. Adarretako bat Joxe Salegi tabernako nagusiarekin lurperatu zuten eta bigarrena orain azaldu da. Aurtengo Euskal Jai egunean, hain zuzen ere. Fernando Salegi, Joxeren semea, oso hunkituta ageri da. «1974an etorri ginen hona, Elgoibarko San Migel auzotik. Gurasoek Isabel taberna hartu zuten. Nik 9 urte nituen eta berehala lan egitea tokatu zitzaidan. Zazpi urte eman nituen tabernan lanean eta ikasten. Oso taberna berezia zen. Lan asko egiten genuen: langileak, Golden dantzalekuko bezeroak… etortzen ziren. Gu ginen inguru honetan bazkariak ematen genituen bakarretakoak». Sarreran Gorri idiaren burua zegoen. Hona Salegiren oroitzapenak: «Aitari idiak asko gustatzen zitzaizkion. 1976an primerako bikotea erosi zuen. Biak ziren onak, baina batez ere Gorri izenekoa. Hamar probetatik bederatzi irabazten zituzten. Donostiatik ekarri zituen, ospitale ondoko baserri batetik». Gorri hil zenean, Salegik burua disekatu eta tabernan jartzea erabaki zuen. Berehala tabernako sinboloa bihurtu zen. Haurrak idi ikusgarriaren burua ikustera sartzen ziren. Baina duela 25 urte taberna erre egin zen. Eta berarekin, Gorriren burua. Adarrak ez ziren erre, ordea. Salegik Aitor Prietori eman zizkion. «Aita hil zenean, Prietok adar bat ekarri zuen tanatoriora eta nik hilkutxan sartu nuen». Salegik ez zion beste adarragatik galdetu. Bigarren adarra aurtengo Euskal Jai egunean azaldu da. «Gernikako Plazan nengoen, gure idiekin. Nire idietako bati adar bat falta zaio eta Jokin Calvo txalapartaria horri buruz hitz egiten hasi zitzaidan. Halako batean, etxean Aitor Prietok emandako adar bat duela esan zidan. Berehala, Gorrirena izango zela pentsatu nuen», kontatu du. Isabel tabernako semeak Gorriri buruz hitz egin zion Calvori eta hau berehala adarraren bila joan zen. «Adarra emango zidala esan zidan eta ematen bazidan asko eskertuko niola erantzun nion. Berehala etxera joan zen, adarraren bila. Sekulako ilusioa egin zidan. Istorio sinestezina da». Salegik ondo daki zer egingo duen adarrarekin. «Gordetzeko asmoa dut, eta aukera suertatzen bada, bi adarrak elkarrekin jarriko ditut. Aitaren hezurrak ateratzen ditugunean, adarra ondo badago, bi adarrak elkarrekin gordeko ditut. Bat bidali egin nuen eta bestea etorri egin da», bukatu du Salegik.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT