1992an Urolaren gazte mailako taldeak Federazio Kopa irabazi zuen Ordizian, Telleriren aurka. Talde hartako kideak urtero elkartzen dira. Aurten, garaipenaren 25. urteurrena dela eta, ospakizun berezia egin dute. Atzo, Ameztoi txakolindegira joan ziren eta ondoren Zumaian bazkaldu zuten.
Talde hau eta Hirugarren Mailan jokatu zuena dira urtero elkartzen diren bakarrak. Federazio Kopa irabazi zuen taldean Carlos Hernandez, Ritxi Lasheras, Juanjo Landa, Beñat Urretabizkaia, Alex Ruiz, Mikel Etxaniz, Iban Moreno, David Callejo, Ander Unzurrunzaga, Andoni Zabaleta, Jesus Calvo, Carlos Hurtado, Joseba Okariz, Isidro Santiago, Gorka Izagirre eta Santi Ubedak jokatzen zuten, besteak beste. Entrenatzailea Aitor Alvarez de Arkaia zen.
Horra hor taldearen bi argazki: bata duela 25 urtekoa eta bestea atzokoa. Denbora ez da alperrik pasatzen!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide