Zumarragan zigilatutako boleto batek 46.092 euroko saria lortu du
Zumarragako Bidezar taberna ondoko Aranzabal loteria dendan zigilatutako boleto batek 46.092 euroko saria irabazi du Loteria Primitiva zozketan. Bidezar tabernako Roger Hidalgo eta Koldo Ruizek duela lau urte hartu zuten negozioa eta urria amaieran sari handiago bat eman zuten oraindik: millioi bat euro Euromilloiak zozketan. Sari hura dela eta, iaz baino Gabonetako loteria gehiago saldu dutela onartu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide