Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Sarraldeko lokaletan 18 taldek entseatuko dute otsailetik aurrera

Urretxu,Zumarraga
2018/01/26
Otamotz
Musika taldeak otsailean hasiko dira Sarraldeko entsegu lokalak erabiltzen. Lau lokal egokitu dira eta 18 taldek entseatuko dute. Urretxuko eta Zumarragako udalekin erabilera araudi bat adostu dute eta txartel batekin sartu eta irtengo dira. Egitasmo honetan bi udalek, aldundiak, jaurlaritzak eta gazteek lan egin dute. Aldundiak itsas garraiorako erabiltzen diren zortzi edukiontzi eman ditu entsegu lokal bezala egokitzeko eta jaurlaritzak 53.000 euroko diru-laguntza eman du. Atzo, Eusko Jaurlaritzako bi ordezkari Sarraldera etorri ziren, lokalak ikustera: Beatriz Altolagirre Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Ander Añibarro gazteria zuzendaria. Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak egin zituzten gidari lanak. Altolagirrek eskerrak eman zizkien bi udalei proiektu hau aurrera ateratzeagatik. «Egitasmo berri eta berezia da. Gazteen aldekoa. Oso garrantzitsua da». Elkarlana Instituzioen arteko elkarlana ere goraipatu zuen. «Londres, Berlin eta Bilbo bezalako hiri garrantzitsuetan bezala, industri eremuak berreskuratzea lortu duzue, instituzioen elkarlanari esker. Garai batean Sarralde lantegiak aberastasun ekonomikoa ekarri zuen eta orain utzita zegoen eremu bati beste erabilpen bat ematea lortu da. Gaz- teentzat aukera bikaina da, ez bakarrik kultura eta aisialdi aldetik, baita ekonomikoki ere. Etorkizunean lanpostuak sor daitezke. Beharbada hemen entseatuko duen talderen batek arrakasta izango du. Nork daki?». Luquik jaurlaritzaren laguntzari esker lokalak azkarrago egokitu ahal izan dituztela esan zuen. Berak ere elkarlanak eman dituen fruituak goraipatu zituen. «Egitasmo hau aurreko legealdian jarri zen abian, eremu hau berreskuratzeko. Taldeekin araudi bat adostu dugu, kutsatuta zegoen eremu bat garbitu dugu… Traineru honetan udalok, jaurlaritzak, aldundiak eta musikariek egin dugu arrau-nean. Helmugara iritsi gara ja». Serranok jaurlaritzari, aldundiari eta musikariei eskerrak eman zizkien. «Egitasmo honek bi proiektu batzen ditu: taldeek entsegu lokalak edukiko dituzte eta jasangarritasunaren alde lan egin dugu. Joan den mendeko eraikin honi eta edukiontziei erabilpen berri bat eman diegu. Esperientzia pilotua da eta ziur aurki beste herri batzuetan ere antzeko zerbait egingo dutela», aipatu zuen. Sarralden zortzi edukiontzi erabili dituzte lau entsegu lokal egiteko. Komunak ere jarri dituzte eta beste ekitaldi asko egiteko tokia dago. Lehen entsegu lokalean Arri eta Jasotzaileak, Gatazka, Hi Exekutibo eta Trikuarri taldeek entseatuko dute. Bigarrenean, DNI, Hopelesness, Pat Benetan, Sewers, T. Kennedy eta Veiculo Longo arituko dira. Hirugarrenean, berriz, Adiktos al Kaos, Godsuck, Las Tuerkas eta Psikosomatikos taldeek entseatuko dute. Laugarrenean, Fits, Hiru Galduak, Menphis Mafia eta Txoki Band arituko dira. Beste hiru talde Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean entseatzen ari dira. Izan ere, hip hop taldeak direnez, ez dute horren bolumen altua erabiltzen. Hiru talde hauek Agresion Verbal, Throw Rap eta Artilleria Pesada dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT