Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Goierrik 28 txirrindulari ditu aurten, bost taldetan banatuta

Urretxu eta Zumarraga
2018/04/07
Otamotz
Aste honetan Euskal Herriko Itzulia egiten ari dira. Txirrindulari euskaldunak lan ona egiten ari dira eta Euskadi-Murias taldea lehenengoz etxeko itzulian parte hartzen ari da, baina euskal txirrindularitzak garai hobeak bizi izan ditu. Kirol hau suspertzeko haurrekin egiten den lana funtsezkoa da eta Goierri kirol elkartea ere horretan ari da. Aurten 28 txirrindulari ditu, bost taldetan banatuta. Txirrindularitza saila Goierriren garrantzitsuenetakoa izan da, baina urte batzuetan klubak ez zuen txirrindulari talderik izan. Saila duela hamar bat urte berreskuratu zuten, Aitor Salaberria eta Aitor Chicoren eskutik. Azken hau gazteen prestakuntzaz arduratzen zen eta aurten sailaren ardura hartu du. Bost talde dituzte: benjamin, kimu, haur, kadete eta gazte mailakoak. Chico gogotsu ageri da, baina laguntza behar du. «Ideia asko ditut, baina ezin dut nahi dudan guztia egin. Boluntarioak behar ditugu». Gainera, guraso askori beldurra ematen die beraien seme-alabak errepidera irteteak. «Neska-mutikoek bizikletan ibili nahi dute, baina gurasoek ez diete uzten, kirol arriskutsua dela uste dutelako. Beste kirol batzuk merkeagoak dira eta aretoetan egiten direnak erosoagoak dira, baina txirrindularitzak beste kirol batzuek ez duten xarma du. Txirrindulari gazteek ez dute sekula kale egiten, ezta euria egiten duenean ere, eta sekulako giroa dute». Ondo egindako lanak fruituak eman ohi ditu. «Sei urte daramatzat egun gazte mailan dauden txirrindulariekin lanean, eta beraien hobekuntzaren lekuko izan naiz. Iaz oso denboraldi ona egin genuen. bost garaipen lortu genituen eta Euskadiko txapelketan bigarrenak izan ginen». Gainera, Goierritik pasatako Mikel Mujika 23 urte azpikoen Debabarrena taldean dago. «Iaz oso denboraldi ona egin zuen. Beti eredu bezala jartzen dut. Izan ere, umetan oso txikia zen eta ez zuen indarrik. Baina txirrindularitza asko gustatzen zaio eta oso saiatua da. Hasieran ez zituen lasterketak bukatzen, baina pixkanaka gora egin zuen. Aurten Gipuzkoako ziklo-kros txapelduna izan da. Oso harro gaude». Goierrin egiten duten lana ezagutzera gonbidatu ditu gurasoak. «Lasterketak ikustera etortzeko esaten diet beti. Txirrindularitza eskolako probak zirkuitu itxietan egiten dira: herri barruan, industrialdeetan… Oso kirol polita da eta beste herrietako lagun asko egiten dituzte».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT