Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Aldundiak Zumarragan egingo ditu bide berdeak suspertzeko saioak

Zumarraga
2018/05/04
Otamotz
Gipuzkoako Foru Aldundiak bide berdeak suspertzeko jardunaldiak egingo ditu datorren ostegun eta ostiralean Antioko interpretazio zentroan. Bide berdeak berreskuratzeko txostenak aurkeztuko dituzte, tailerrak egingo dituzte eta Zumarraga eta Azpeitia lotzen dituen bide berdea bisitatuko dute. Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak antolatu ditu Etorkizuna Eraikiz proiektuaren barne eta ehun bat lagun elkartuko dira. Helburua mugikortasun jasangarria eta osasungarria bultzatzea da. Parte hartzaileak Jardunaldietan garapen agentziek eta turismo eta bizikleta arloko eragileek parte hartuko dute. Egungo bide berdeak suspertzeko eta berriak egiteko lan egingo dute. Mugikortasun jasangarriaren bidez lanpostuak sor daitezkeela uste dute, gainera. «Turismo jasangarria bultzatu nahi dugu, eskualdeetan enplegua sortzeko. Kultura eta paisaia ondarea berreskuratuko ditugu, bisitariak erakartzeko eta aterpetxe, hotel eta ostatu txikien irekiera bultzatzeko. Bizikletak alokatzeko eta konpontzeko jarduerak ere abian jarriko dira», azaldu du Marisol Garmendia diputatuak. Beste toki batzuetan bide berdeen inguruan lanpostu asko sortu direla gogoratu du. «Gipuzkoa barnealdeko eskualdeetan aberastasuna sortzeko aukera ona da. Gure inguruan jadanik aukera hori aprobetxatzen ari dira. Araban eta Nafarroan, esaterako. Espainia, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuan ere lanpostu asko ari dira sortzen bide berdeen inguruan». Egun, Gipuzkoan bost bide berde daude: Irun-Endarlatsa, Andoain-Leitza, Zumarraga-Azpeitia, Pasaia-Arditurri eta Eskoriatza-Soraluze. Guztira 86 kilometro dira. Zelai Arizti aretoan egingo duten jardunaldian esperientzia ezberdinak azalduko dituzte. Harkaitz Milan Basquetour-eko zuzendariak Euskadi-Nafarroa bide berdea dinamizatzeko planaz hitz egingo du. Nafarroako gobernuko Maitena Ezkutarik Nafarroako bide berdeek EuroVelon duten tokia azalduko du. Gironako bide berdeen partzuergoko kudeatzaileak, Angel Planasek, Olot-Girona bidea nola sortu zen emango du ezagutzera. Irlandako turismo agentziaren arduraduna, Anna Connor, eta Espainiako bide berdeen eta trenbide turismoaren burua ere, Arantxa Hernandez, Zumarragan egongo dira. Bizikletaren industria Orbea enpresak ordezkatuko du. Ander Olariaga marketin manager-ak bizikletarekin egiten den turismoa sustatzeko egiten ari diren lanaren berri emango du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT