Seigarren aldiz ari dira egiten Urretxun, Gernikako Arbola plazan, Kulturen Azoka. Eskualdean elkarrekin bizi diren pertsona, tradizio eta kultura aniztasunaren topalekuak arrakasta izan du beste behin ere. Brasil, Ekuatore Ginea, Honduras, Nikaragua, Maroko, Pakistan, Senegal eta Kataluniako herritarrek hartu dute parte. Kataluniarrak lehenengo aldiz izan dira azokan.
Herrialde desberdinetako jolasez, janaz eta edariaz gain, batukada, kapoiera, rap eta break dance saioak ere izan dira. Tailerretan, berriz, makramezko pultserak, arabiarren moduan idazten, saskigintza, estanpazio, hama, henna, eta grafiti tailerrak izan dira.
Arratsaldeko egitaraua
Arratsaldean ere festak jarraituko du. 17:00etan, makramezko pultserak egingo dituzte, 17:00etan ipuin kontaketa, eskulanak eta txapa tailerra egongo dira, 17:30ean zirku tailerra eta eta 19:00etan, ipuin kontaketa eta eskulanak.