Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urrelur museoari 1.000 mineraleko bilduma bat oparitu diote

Urretxu
2018/05/22
admin
Jose Antonio Auresanz bildumagilearen alabek bere mineral bilduma Urretxuko Urrelur museoari eman diote. Bilduma hori 1.000 mineral inguruk osatzen dute. Ematea ostiralean sinatu zuten, museoan bertan. Ekitaldian Maria Eugenia Auresanz bildumagilearen alabak, Javier Aguado museoaren bultzatzaileak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Maialen Fidalgo zinegotziak parte hartu zuten. Ekitaldia ostiralean egin zuten, Museoen Nazioarteko Eguna zela eta. «Urretxun bi museo ditugu: erleena, Aikur, eta mineralena, Urrelur. Gaurkoa oso egun berezia da, Museoen Eguna emate batekin ospatzen ari baikara». Aguado sendiari eta azaroko mineralen azokan parte hartzen dutenei eskerrak eman zizkien. «Pilotalekura etorri eta Urretxuz gozatzen dutenak oso bereziak dira. Gai hau izugarri gustatzen zaie. Aguado familiak hasitako lanari esker, hemen elkartu gaituen opariak bezalakoak jaso ditugu. Iaz, Valladolideko bildumagile batek Brasilgo mineral bat eman zigun. Hau guztia, Urretxun ondo hartzen ditugulako gertatzen da». Auresanzek udalari, museoari eta Aguado sendiari eskerrak eman zizkien, aitaren nahia betetzen lagundu dietelako. «Nire ahizpa, nire iloba eta hirurok oso pozik gaude. Aitak hemen egotea aukeratu zuen. Bera nolakoa zen jakinda, ziur oso pozik dagoela». Auresanz donostiarra zen, baina bere bizitzako azken urteak Pirinioetan eta Murtzian pasa zituen. Bertan hil zen. Bere alabek Urretxura deitu zuen bilduma Urrelur museoari eman ziola jakitera emateko eta Aguado bera joan zen mineralen bila. Urretxuko bildumagileak eskerrak eman zizkion Auresanz familiari. «Jendeak museo hau bere bildumentzako toki egokia dela pentsatzeak asko pozten gaitu». Fidalgok museoa bisitatzeko gonbita luzatu zuen. «Museo honek 30 urte baino gehiago ditu. Museo bizia eta irisgarria da. Etengabe eboluzionatzen ari da eta oso interesgarria da, bai adituentzat eta baita mineralen eta fosilen mundua ezagutzen ez dutenentzat ere. Gaur arratsaldean (ostiralean), adibidez, sumendiei buruzko tailer bat egongo da. Mundu hau haurrei gerturatzeko antolatu dugu». Luquik Urrelur museoak etorkizun oparoa duela gehitu zuen. 30 urtetan ez dio hazteari eta hobetzeari utzi eta hala jarraituko duela uste du. «Aurki toki gehiagoren eske etorriko dira eta zerbait pentsatu beharko dugu», aurreratu zuen. Hasteko, aurten bertan, hainbat hobekuntza egin behar dira. Seinalizazioa berritu behar dute eta horri esker bisitariek gidaririk gabe bisitatu ahal izango dute museoa. Fluoreszentzien txokoan ere berrikuntzak egin behar dituzte. Txoko horretan argi ultramorearekin kolore deigarriak hartzen dituzten mineralak daude. Hobekuntzei esker, mineral horien edertasuna inoiz baino hobeto ikusiko da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT