Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Kalebarrenen aurreikusi baino 64 etxe gehiago egin ahal izango dira

Zumarraga
2018/07/13
Otamotz
Zumarragako Udalak Kalebarreneko Z-4.1 Plan Bereziaren testu bateratua onartu du. Honen arabera, 186 etxebizitza egin ahal izango dira: aurreikusitakoak baino 64 gehiago. Plan Bereziaren helburua Kalebarreneko alde zaharrena zaharberritzea da. Horretarako, bizilagunei 122 etxebizitza egiteko aukera eman zitzaien. Egun, 53 daude. Asteartean onartutako testu bateratuak (hasierako onespena izan zen) 186 egiteko baimena ematen du. Lurzoru berean etxe gehiago egin ahal izateko, hauek hasierako testuan jasotakoa baino txikiagoak izango dira. Gainera, eraikinaren azpian garajeak egiteko aukera ematen da. 237, hain zuzen ere. PSE-EEk eta EH Bilduk alde bozkatu zuten eta EAJ abstenitu egin zen. Izan ere, jeltzaleek Kalebarreneko bi zonaldeak batera lantzea nahi dute. Astearteko osoko bilkuran Legazpi 2ko hirigintza hitzarmenari ere hasierako onespena eman zioten, aho batez. Hitzarmen honetan jasotakoaren arabera, Baltasar Suarez enpresak Kooperatibaren etxea botako du eta bere tokian hamabost etxebizitza eta beste horrenbeste garaje egingo ditu. Eraikin berria Legazpi kaleko gainontzeko eraikinen parean egongo da. Oraingoa aurrerago dago eta hala, bere aurreko espaloia estuagoa da. Bestalde, Galeperrako pasealekua Klara Larrañaga parkeraino luzatu ahal izango da. Goialdea Astearteko osoko bilkuran Zumarraga goialdeko urbanizazioaren zortzigarren fasea ere hizpide izan zuten. Zortzigarren fase honetan geriatrikotik bihurgunera doan zatia berrituko dute. Aurrekontua 258.000 eurokoa da. GI-2632 errepidearen ondoan egingo den bidegorriaren berri ere eman zuten. Bidegorri hau hiru zatitan egingo da: Eitzatik ospitaleko errotondaraino, ospitaleko errotondatik industrialdeko sarreraraino eta industrialdeko sarreratik Kaminperaino. Azken zati hau egingo dute lehenengo. Obra hau urrian edo azaroan hasiko da eta bere aurrekontua 204.000 eurokoa izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun departamentuak 75.000 euroko diru laguntza emango du eta Europari ere laguntza eskatu behar zaio. Obra hau ere urrian edo azaroan hasiko da. Helburua oinezkoen segurtasuna bermatzea da. Bukatzeko, astearteko osoko bilkuran Irisgarritasun Planaren eguneratzea ere onartu zen. Honakoa bigarren eguneratzea da. Plan hau 2009an diseinatu zuten, eta jasotako aktuazio guztiak aurrera ateratzeko 12,7 milioi inbertitzea aurreikusten zuen. Dagoeneko 5,2 milioi gastatu dituzte.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT