Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Idoia Rubial: «Yosemite parkera joatea eskalatzaile guztion ametsa da»

Zumarraga
2018/07/26
Otamotz
Idoia Rubialek (Zumarraga, 1976) Yosemite parkeko The Nose pareta eskalatu du, Maite Zumarragarekin. Balentria hori lortu duten lehen euskal emakumeak direla uste da. Betidanik kirol zalea izan zara. Futbolean jokatzen nuen eta Gasteizera joan nintzenean, anaiarekin eta bere kuadrillako batzuekin batera, eskalada egiten hasi nintzen. Seirak taldeko jokalaria izan zinen. Urretxu eta Zumarragan egon zen lehen neska taldeko jokalaria, alegia. 24-25 urte bete arte jokatu nuen futbolean. Primerako esperientzia izan ginen. Lehenengo Seirak taldean jokatu nuen eta ondoren Urolan. Sekulako giroa genuen. Virginiarekin, Amaiarekin eta Athletic taldean jokatu zuen Gururekin jokatu nuen, besteak beste. Emakumezkoen futbolak emandako pausoak pozez ikusiko dituzu. Dena aldatzen ari da eta gehiago aldatzea espero dut. Oraindik asko dago egiteko. Eskaladan, nondik nora ibili zara? Kirol eskalada egiten hasi ginen eta ondoren mendiko eskaladara pasa ginen. Gustatu egin zitzaigun eta ordutik hainbat tokitan eskalatu dugu: Pirinioetan, Alpeetan, Gredosen… Nolatan joan zarete Amerikako Estatu Batuetako Yosemite parkera? Yosemitera joatea eskalatzaile guztion ametsa da. Urte sabatikoa nuen eta Maite Zumarraga lankideak ere hilabete batzuk hartzeko aukera zuen. Hiru hilabeterako joan gara, ahal genuen guztia. Yosemitera joatea eskalatzaile guztien ametsa dela esan duzu. Zergatik? Bertan Kapitaina (The Nose) dago eta pareta hori igotzea eskalatzaile guztien ametsa da. Egia esan, ez nekien paretaren bat igotzeko aukera izango genuen ere. Umiltasun handiz joan ginen: Kapitaina igotzen badugu, ondo, eta bestela gozatu eta ikasi egingo dugu. Gogorra izan al da? Hemengo harkaitza eta hangoa oso ezberdinak dira. Hori dela eta, zerotik hastea bezala izan da. Eskalatzen ikasi behar duzu. Han eskuak eta oinak zirrikituetan sartu behar dira eta hemen ertzak heldu behar dira. Gure buruari jarritako erronka bat zen eta lehenengo egunetan telebistari begira bezala egon ginen, eskalatzen hastera ausartu ginen arte. Idoia_Rubial_eskalatzaile_Jende askorekin elkartu al zineten? Kapitaineko bide arruntean jende asko zegoen, baina beste toki batzuetan gutxiago. Espero bezain esperientzia polita izan al da? Oso polita. Jende asko harritu egiten da, baina hiru hilabeteak Yosemite parkean eman ditugu. Joan aurretik, ez nuen uste Yosemiten horrenbeste eskalatuko genuenik. Ez dakizu zer aurkituko duzun eta, gainera, hemengo graduazioa eta hangoa ezberdinak dira. Zer esango zenieke hara joateko asmoa duten eskalatzaileei? Joateko eta probatzeko. Denborarekin joan badaitezke, askoz ere hobe. Hiru asterako joaten bazara, zerrenda bat eramaten duzu. Guk ez genuen zerrendarik eraman, ez baikenekien zer igoko genuen eta zer ez. The Nose edo Kapitaina eskalatu duten lehen euskal emakumeak zaretela diote. Ez dakit hala den. Neskalatzaileak elkarteko kideak gara eta elkarteko lagun bat, Ana Ruiz, oso emozionala da. Jaitsi bezain laister deitzeko esan zigun, une hartako emozioak berarekin partekatzea nahi zuelako. Bazekien nik ez nuela ezer idatziko eta bidalitako argazkiekin testu bat idatzi zuen. Titular deigarria jarri zuen: «Seguru aski, lehen euskal emakumeak». Ez dakit hala den. Ez zen hori gure helburua. Ez dugu ezer berezirik egin eta mezu pila bat jaso ditugu. Jende askok egiten du guk egiten duguna. Zein da Neskalatzaileak taldearen helburua? Ana Ruiz eta biok soka-lagunak ginen eta asko pozten ginen beste emakume batzuekin elkartzen ginenean. Hala, elkarte bat sortzea erabaki genuen. Gure helburua emakumeen artean eskalada zaletasuna bultzatzea zen. Horretarako, irteerak, ikastaroak… antolatu genituen. Azken urteetan ekintza gutxiago antolatu ditugu, baina blogarekin jarraitzen dugu. Zer dela eta gustatzen zaizu horrenbeste eskalada? Ez dakit. Mendiak ematen duen lasaitasuna, altuera, zerbait egiteko desioa…

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT