Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Iparragirreren emazteak bazuen meritua...

Urretxu eta Zumarraga
2018/10/17
Otamotz
Joxe Mari Iparragirrek abesti ederrak konposatu zituen eta euskaldunen bihotzetara heltzen jakin zuen, baina senar eta aita rolean ez zuen horren maila ona eman. Ez zen lanerako jaio eta emaztea eta seme-alabak Uruguain utzita itzuli zen Euskal Herrira. Anjela Kerexeta emazteak atera behar izan zuen familia aurrera. Hark bai meritua… Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak emakumeen emariari buruz dira eta Urretxuko Udalak Kerexetaren bizitza ezagutzera ematea erabaki du. Horretarako, bisita gidatua antolatu du. Larunbatean izango da, 11:30en, Iparragirre plazatik irtenda. Iparragirreren emazteari buruz argitaratu den lanik osoenetako bat Nerea Pikabea kazetariak idatzi zuen Tolosako Galtzaundi aldizkarirako. Bertan jasotako informazioaren arabera, Kerexeta Alegin jaio zen 1838an. Iparragirre ezagutu zuenean, berak 17 bat urte zituen eta urretxuarrak 35. Garai hartan Iparragirre Tolosan zegoen eta alegiarrak bertako ostatu batean lan egiten zuen. Kerexeta txikia zen, baina edertasun handikoa eta Iparragirrek ez zuen alegiarra gorteatzeko aukera galdu. Gitarra hartu eta bertsotan deklaratu zitzaion urretxuarra. Kerexeta seko maitemindu zen, 1897an La Vasconia aldizkariko zuzendariari aitortu zion moduan. Gaztelania traketsean, Francisco Grandmontagneri Iparragirreri buruz hitz egin zion. «Oso gustuko nuen, goitik behera. Izan ere, gizon ederra zen. Bizarra ere ederra zuen. Eta bihotz onekoa zen. Gainera, inork baino hobeto hitz egiten zuen euskaraz. Nire gurasoek ez zuten berarekin ezkontzea nahi, baina maiteminduta nengoen. Eta badakizu… Emakumeok maiteminduta gaudenean… Bihotza burugogorra da». Hala, Iparragirrek berarekin ezkontzea proposatu zionean, ez zuen zalantzarik izan. Donostian deklaratu zitzaion. Iparragirre Tolosatik irten zen beste herri batzuetan abesteko eta, halako batean, Kerexetari gutun bat idatzi zion. Bertan, Donostiako jaietan elkartzea proposatu zion. Kerexeta Donostiara joan zen eta zita hartan urretxuarrak Argentinan ezkontzea proposatu zion. Izan ere, olerkariak urte asko eman zituen Euskal Herritik kanpo eta bertako apaizak ez ziren beraz fio: beste herrialderen batean emazteren bat izango zuen beldur ziren eta agiri asko eskatzen zizkioten beste emazterik ez zuela frogatzeko. «Ez zuten Joxe Mari ondo ezagutzen… Nola ezkonduko zen ba euskalduna ez den emakume batekin? Nahiago mutilzahar hil… Apaizen mesfidantzak amorrua eragin zidan eta berarekin munduaren amaierara ere joango nintzatekeela erantzun nion». Hala, Argentinara joan ziren. Bertan, oso bizitza gogorra izan zuten. Bederatzi seme-alaba izan zituzten (bat haurtxoa zela hil zen) eta beti pobrezian bizi izan ziren. Izan ere, Iparragirrek ez zuen negozioetarako balio. Artzain egon zenean, ardiek ihes egiten zioten. «Ez al duzu ikusten hamabost falta direla?», esan zion behin bere emazteak. «Utziezu, Anjelita, bihar itzuliko dira. Eta itzultzen ez badira, beste nonbaiten hobeto daudelako izango da. Beraiek ere askatasuna maite dute eta nik ardiek ere foruak izatea nahi dut», erantzun zion Iparragirrek. Azkenik, Uruguaira joan ziren bizitzera. Bertan, Cafe del Guernica kafetegia ireki zuten. Han ere porrot egin zuten. Urretxuarrak ez zien bere lagunei kobratu nahi eta negozioa itxi behar izan zuten. Hura gutxi balitz, Bigarren Karlistadan foruak galdu eta gero, Iparragirrek Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen foruak defendatzeko. Emaztea bakarrik utzi zuen zortzi seme-alabekin. Zaharrenak 15 urte zituen. Iparragirre 1881ean hil zen eta Kerexeta Domingo Elutchanz-ekin ezkondu zen. Beste bi haur eduki zituen. 1890ean bigarrengoz alargun gelditu zen. 1920an hil zen, Uruguaiko Mercedes herrian, 82 urterekin. 2020an Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena beteko da eta bere emaztearen heriotzaren mendeurrena. Bera hil eta 100 urtera Kerexetaz hitz egiten ari bagara Iparragirreren emaztea izan zelako da, baina Iparragirrez hitz egiten dugun bakoitzean ere alegiarra aipatu beharko genuke.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT