La Salle-Legazpik fundatzailearen heriotzaren hirugarren mendeurrena ospatuko du
La Salle-Legazpi ikastetxeak, La Salle erakundeko gainontzeko ikastetxeekin batera, eskola hauen fundatzailearen heriotzaren hirugarren mendeurrena ospatuko du. Mendeurrenari hasiera emateko, hilaren 21ean oroitzapenezko olan bat jarriko dute ikastetxeetan. Urte osoan egongo da jarrita. Apirilaren 7an La Salleko San Joan Bautistaren heriotza eguna gogoratuko dute, apirilaren 30ean jaioteguna eta maiatzaren 15ean santuaren eguna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide