Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Karmakros antzerki taldeak ate irekien jardunaldia antolatu du

Urretxu eta Zumarraga
2018/11/28
Otamotz
Urretxu eta Zumarragako Karmakros antzerki taldeak ate irekien jardunaldia egingo du larunbatean, 10:00etatik 12:00etara, Labeaga aretoan. Helburua beraien lana ezagutzera ematea eta talderako kideak lortzea da. Karmakroseko Patxi Remiro, Mary Franco eta Arantxa Azaldegik prentsaurrekoa eman zuten astelehen arratsaldean ate irekien jardunaldia aurkezteko. Gainera, Antzezmotz lehiaketako izen-ematea ireki dutela eta hurrengo antzezlana prestatzen hasi direla jakinarazi zuten. Remirok Karmakros antzerki taldeak herriari «poza eta kolorea» ematen dizkiola esan zuen. «Gure taldeko ateak ondo pasa nahi duten guztientzat zabalik daude». Azaldegik herritarrak parte hartzera gonbidatu zituen. «Larunbatean etorriko direnek, agertokian lotsa galdu eta primeran pasatzen dela ikusiko dute», esan zuen. «Antzerkia irudimena eta oroimena lantzeko oso ariketa ona da», gehitu zuen Francok. Larunbateko ate irekien jardunaldia aurkezteaz gain, antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketan izena emateko epea ireki dutela jakinarazi zuten. Kanporaketak otsaileko bigarren, hirugarren eta laugarren ostiralean izango dira eta finala martxoko bigarren ostiralean. Taldeei bosgarren edizio honetan parte hartzeko gonbita luzatu zieten. Talde onenak 800 euro jasoko ditu, bigarren onenak 400 euro, aktore onenentzat sariak egongo dira… Parte hartu nahi dutenek karmakros.concurso.lehiaketa@gmail.com helbide elektronikora bideoak edo antzezlanen sinopsiak bidali behar dituzte. 699 000 676 telefono zenbakira deituta ere Karmakrosekoekin harremanetan jar daitezke. Bukatzeko, antzezlan berri bat prestatzen ari direla aurreratu zuten. «Urte batzuk pasa dira dagoeneko azken antzezlana aurkeztu genuenetik. Antzezlan barria urtebeteko epean-edo aurkeztea espero dugu. Jendeari asko gustatuko zaiola uste dugu», azaldu zuen Remirok. Antzerkiari buruzko lana Antzerkiari buruzko antzezlana izango da. «Antzerkiaz eta gure buruaz barre egingo dugu eta antzerki klasikoa hankaz gora jarriko dugu. Protagonista bolada txarra igarotzen ari den antzerki talde bat da». Karmakrosek ere ez du bere garairik onena bizi, baina ez dute amore emateko inongo asmorik. Remirok 25 urte daramatza taldean eta Azaldegik eta Francok 12na. «Jende gehiago behar dugu gauza gehiago egiteko eta elkarrekin amesteko. Antzerkiak erlaxatzeko, barre egiteko, lotsa galtzeko… balio du. Antzerkia pozoia da. Agertokian min eta pena guztiak pasatzen zaizkigu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT