Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Hurbilduko dituen errepidea, bidean

Urretxu eta Zumarraga
2019/01/11
Otamotz
Urola Erdiko eta Urola Garaiko herritarrekin duen aspaldiko zorretako bat kitatzen hasteko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak: Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea egokituko du. Bi herri horien artean dauden hamahiru kilometroek berebiziko garrantzia dute eskualdearen bi aldeetara bizi diren herritarrentzat: Urola Erdiko biztanleek Zumarragako ospitalera joateko duten bide bakarra da, eta Urola Erdiko ibilgailu astunek N-1 autobidera joateko gehien erabiltzen duten bidea ere bai. Egunean, batez beste, 3.300 ibilgailu pasatzen dira handik; %10, kamioiak. Lanak 45,5 milioi euro kostako zaizkio aldundiari, eta hiru zatitan egitea aurreikusten du, premia handiena duen eremutik hasita; hau da, Aizpurutxoko zeharbidetik. Oinezkoentzako eremua ibilgailuenetik bereizteko, bi metro zabaleko espaloia egingo dute han, eta ibaia gurutzatzeko 26 metro luzeko egurrezko igarobidea ere bai. Auzotarrentzat, “berez, berri ona” dela uste du Mikel Labaka Aizpurutxoko bizilagunak; egiazki, sinistea kosta egiten zaio, “azken urteotan erakundeek auzoarekin zer-nolako jarrera izan duten ikusita. Ondo legoke jakitea nolako txikizioa egin nahi duten, eta, guri, oraingoz, inork ez digu ezer azaldu”. Azpeitiarra da Labaka, baina Aizpurutxon bizi da duela dozena bat urtetik. “Botopaperak bakarrik ailegatzen dira gure buzoietara. Behar duguna eskatzeko esaten digute, eta, eskatzen diegunean, kasurik ez”. Ez dute ezinezkorik eskatzen: zebra bide bat margotzeko, herrigunetik ibilgailuak mantsoago pasatzeko neurriak hartzeko, eta haurrentzako parke bat jartzeko. “Auskalo zenbat aldiz jo dugun Azkoitiko Udalera, baina alferrik. Frontoia guk garbitzen dugu, belarra guk mozten dugu… Beste inork ez du egiten”. Labakaren hitzetan, “ikustekoa” da auzotarrak nola iristen diren auzoko tabernara: “Bizitza arriskuan jartzen dute errepidea gurutzatu behar duten bakoitzean, ez dagoelako zebra biderik, eta errepide ertzetik oinez joan behar izaten dutelako, autoen atzerako ispiluetatik zentimetro batzuetara”. Haietako asko adinekoak direla azaldu du, 80 urtetik gorakoak. “Gugatik ez bada, gutxienez egin dezatela haienganako errespetuagatik. Badirudi zerbait pasatzeko zain daudela neurriak hartzen hasteko”. Aizpurutxo erabat baztertuta daukatela gaineratu du. “Lehen ere hogei urte behar izan zituzten auzoaren bi aldeak lotzeko zubi bat egitera etortzeko, eta goiz bakarrean egin zuten. Lotsagarria da”.  
“Lehen ere hogei urte behar izan zituzten zubi bat egitera etortzeko, eta goiz bakarrean egin zuten” Mikel Labaka (Aizpurutxoko bizilaguna) “Onerako izango dira lanak; egiten ari diren bitartean sor daitekeen kaosak eragiten dit beldurrik handiena” Amaia Errazkin (Gi-631 errepidearen erabiltzailea) “Arazoa ez dute konponduko. Nahikoa da eskualdera enpresa indarstu bat etortzea bide hori kolapsatzeko” Pello Eizagirre (Gi-631 errepidearen erabiltzailea)
  Aldundiak espero du urtea bukatzerako amaituko dituztela Aizpurutxon egin beharrekoak, eta gero hasiko dira bigarren zatiko lanekin. Aizpurutxotik Urretxura arteko errepidea egokituko dute orduan. Hiru gunetan hirugarren erraila egingo dute, aurreratzeak errazteko, eta zenbait bihurgune egokituko dituzte. “Ea nola moldatzen diren lanak egiteko, errepidea ezingo baitute guztiz itxi”, esan du Labakak. Urola Erdia eta Garaia lotzen dituen errepide bakarra da. Errepidea zabalik dela egin beharko dituzte lanak, beraz. “Sekulako arindua” Amaia Errazkin azkoitiarra da izatez, baina Azpeitian bizi da, eta Urretxun lan egiten du. Astean bost aldiz egiten du joan-etorria. Aitortu du “poztu” egin zela errepidea berrituko dutela jakitean. “Egiten dutena hoberako izango delako”. Trafiko handia izaten da eguneko zenbait garaitan. “Dudarik gabe, eguerdi partea da astunena, 14:00ak-15:00ak inguru hori”. Errazkinen arabera, kamioi asko ibiltzen da, eta zirkulazioa moteltzen dute. “Errepidea estua denez, segurtasunez aurreratzeko leku gutxi daude, eta atzetik poliki-poliki joatea tokatzen da batzuetan”. Okerrenak zama berezia daramaten ibilgailuak direla azaldu du. “Haietakoren bat egokitzen bada, pazientziaz hartu behar, ez dago beste erremediorik; ezinezkoa da aurreratzea”. Horregatik, uste du ibilbideari “sekulako arindua” emango diola zenbait zatitan hirugarren erraila ateratzeak. Dena dela, Urretxura joan-etorrian dabilen hiru urteotan ez zaio egokitu errepidean denbora luzez geldituta egon beharreko egoerarik. “Errepidea moztu izan dute istripuen ondorioz, eta auto ilara luzeak sortu izan dira, baina ez nire parean. Errepideko lanengatik egin behar izan ditut geldialdirik luzeenak, eta, egia esan, horiek bai, nahiko sarri tokatzen zaizkit. Bestela, geldituta egon izan naiz harrobian leherketaren bat egin behar zutelako, baina, gainontzean, ez”. Errazkin jabetuta dago Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea moldatzeko lanen zailtasunaz. Aukerak asko mugatzen ditu alde batera mendia eta bestera ibaia izateak, eta baita ibilbide bera egiteko beste biderik ez egoteak ere. “Beldurrik handiena horrexek eragiten dit: lanak egiten ari diren bitartean sor daitekeen kaosak. Dena erabiltzaileon onerako izango dela pentsatu, eta pazientziaz hartu beharko dugu”. Errepideak hobekuntzak behar dituela uste du Pello Eizagirre Lurraldebuseko gidariak ere, “orain penagarri dago eta”. Ondo ezagutzen du bidea, Zumaia eta Zumarraga arteko zerbitzua ematea egokitzen zaionean egunean dozena erdi bat joan-etorri egin behar izaten baititu inguru horretan. Haren ustez, ordea, aldundiak esku artean duen proiektua “berehala” geldituko da txiki. “Arazoa arinduko du, bai, baina ez du konponduko. Krisiaren ondorioz, industria arloko enpresetako eguneroko jarduna asko jaitsita egon da azken urteotan, eta baita kamioien joan-etorria ere. Baina nahikoa litzateke eskualdera enpresa indartsu bat etortzea errepide hori kolapsatzeko. Hala gertatzen zen Corrugados martxan zenean”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT