Euskal Zinemaren Eguna ospatuko dute gaur Zelai Ariztin
Gaur Euskal Zinemaren Eguna da eta hori ospatzeko Kutsidazu bidea, Ixabel pelikula pantaila handian ikusteko aukera egongo da. Emanaldia 20:15ean izango da, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak 2 euro bakarrik balio du. Euskal Zinemaren Egunaren helburua ikusle gazteak erakartzea eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkeztea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide