Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Urretxuar bat zazpi Goya sari irabazi dituen pelikulan

Urretxu eta Zumarraga
2019/02/06
Otamotz

Chema Tena aktore urretxuarrak Goya gehien jaso dituen pelikulan parte hartu du:?Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren ‘El reino’. Ustelkeriari buruzko film honetan agerpen txiki baina garrantzitsu bat du.

Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren El reino izan da Goya gehien jaso dituen pelikula. Zazpi, hain zuzen ere. Chema Tena aktore urretxuarrak ustelkeriari buruzko pelikula honetan parte hartu du. Agerpen txiki baino garrantzitsu bat du: protagonista nagusiari egunkariko erredakziora bere bideo batzuk heldu direla jakinarazten dion kazetaria da. Tena oso pozik dago, noski. Hitz onak besterik ez ditu Sorogoyenentzat. «Oso langilea da. Buruan duen horren bila joaten da eta badaki aktorea nola gidatu eta berarekin nola lan egin. Aktoreak oso ondo zuzentzen ditu. Errodajea primeran joan zen. Nirekin hitz egin zuen planoan edo eszenan kontatu nahi zuenari buruz, ondoren elkarrekin probatu genuen eta filmatu ostean heldu nahi genuen tokira heltzea lortu genuen edo ez ikusi genuen. Modu horretara lan egitea plazera da, opari bat», aipatu du. El reino pelikula bikaina dela uste du. «Oso pelikula ona da. Guztiz beharrezkoa bizi dugun garai honetan. Izan ere, fikzioak errealitatea ikusten eta errealitatearen inguruan hausnartzen lagundu gaitzake. Gainera, fikzioak iritzi bat izateko, errealitateari aurre egiteko eta aldaketak bultzatzeko indarra ematen digu». El reino ustelkeria politikoari buruzko pelikula da. «Boterean guri esker daudela ahazten duten politikariei buruz hitz egiten du. Gure mesedetan lan egin beharko lukete eta ez beraien mesedetan. Sorogoyenen pelikula honek politikaren egungo egoera primeran islatzen du», azaldu du.
  «Sorogoyenek ondo daki aktorea nola gidatu eta berarekin nola lan egin» «‘El reino’ pelikulak politikaren egungo egoera primeran islatzen du»
  Hamahiru izendapen Pelikula bikaina dela dion arren, ez zuen espero Goya sarietarako hamahiru izendapen lortzea. «Sorpresa handia izan zen. Sekulako pelikula dela oso argi genuen, baina hamahiru izendapen… Ez genituen horrenbeste espero». Ez du pelikula onenaren saria lortu, baina zazpi Goya lortu ditu. Tartean, gidoi, zuzendari, aktore eta musika onenari dagozkienak. Tenak Buenos Airesen ikusi zuen Goya sarien banaketa. «Ilusio handiz ikusi nuen, pelikulak izendapen asko baitzituen. Sari banaketa lankide askorekin ikusi nuen, energia askorekin. Sevillan egongo banintz bezala». Buenos Airesen Tenak 10 urte eman zituen Buenos Airesen eta askotan itzultzen da. «Oraingoan Buenos Aireseko nazioarteko zine jaialdira etorri naiz, Matias Umpierrez artistaren Museo de la ficcion. I Imperio bideo instalazioaren aurkezpenera. Lan honetan parte hartu dut, Angela Molina, Elena Anaya, Robert Lepage eta beste aktore handi batzuekin batera. Egitasmo honen ekoizleak Donostia Kultura, dFERIA eta Rolex dira. Bideo instalazioa San Telmo museoan, Berlinen eta Moskun egon da eta munduko hainbat herrialdetara joango da». Tenak Buenos Airesen eta Madrilen lan egiten du, batez ere. «Buenos Airesen 10 urte eman nituen. Hainbat pelikula eta telesailetan lan egin nuen. Lagun asko egin nituen eta sarritan itzultzen naiz, ikasteko, lan egiteko eta ideia eta egitasmo berriak ezagutzeko», aipatu du urretxuarrak.  
«Madrilen lan asko dago, plataforma berriak telesail asko egiten ari baitira» «Netflix-en telesail batean lan egiten ari naiz, Maradonari buruzkoa»
  Estatu espainiarreko hiriburuan ere lan egiteko aukera zabala dagoela dio. «Gaur egun Madrilen lan asko dago, plataforma berriak telesail asko egiten ari baitira». Tenak antzerkia ere egiten du. «Zuzendari bezala egin nuen lehen antzezlana duela urte eta erdi estreinatu nuen, Madrilgo Lara antzokian. La Pilarcita da bere izenburua. Argentinako antzerkigile baten testua da. Nik Extremadurako herri batean kokatu nuen. Izan ere, nire familiaren zati bat Extremaduratik dator. Aktoreak Anna Castillo, Mona Martinez, Fabia Castro eta Alex de Luca dira. Esperientzia zoragarria izan da eta beste antzezlan bat prestatzen ari naiz. Oraingoan ere Argentinako antzerkigile baten lana moldatuko dut». Maradonari buruzkoa Urretxuko aktorea telesail batean eta film labur batean ere lan egiten ari da. «Netflix-en telesail batean lan egiten ari naiz. Diego Armando Maradona futbolariari buruzkoa da. Bestalde, film labur bat ekoizten ari naiz. Aktore lana Natalia Tena nire lehengusuak eta biok egingo dugu», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT