Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Goñiren oroimenezko txapelketa gaurtik aurrera jokoan Zumarragan

Urretxu eta Zumarraga
2019/03/06
Otamotz
Xabier Goñiren oroimenezko pilota txapelketa gaur hasiko da Zumarragan. Urtero bezala, afizionatu mailako pilotari onenek jokatuko dute. Bi txapelketa egongo dira: gazte mailakoek lau t’erdikoa jokatuko dute eta seniorrek binakakoa. Partidak asteazkenetan jokatuko dira, 18:30ean. Aurten ere primerako pilotariek jokatuko dute.?Zubizarreta ataundarrak, adibidez. Duela bi aste profesionalekin jokatu zuen bere herrian. Erasunek eta berak 22 eta 8 irabazi zieten Alberdiri eta Iturriagari. Gainontzeko faboritoei dagokienez, Salaberria goizuetarra maila bikaina ematen ari da eta Lezaman sekulako txapelketa jokatu du, Eneko Labaka eta Julen Egiguren DV txapelketa irabazitakoak dira, Julen Alberdik lau t’erdikoa irabazi zuen iaz eta bere jokoak ikusleen miresmena piztu zuen, Iker Mariezkurrena atzelariak sekulako ezkerra du, Iker Elizegi Baiko enpresarekin entrenatzen ari da, Sarasa, Zezeaga eta Uriondok final asko jokatu dituzte… Bestalde, Balerdik eta Otaduik Zumarragarekin lotura dute eta, beraz, ikusle asko eramango dituzte Beloki pilotalekuko harmailetara. Gaur, Osak Muruaren aurka jokatuko du eta ondoren Salaberria eta Elizegi, Exposito eta Uriondoren aurka arituko dira. Datorren asteazkenean, Larrazabalek Telletxearekin neurtuko ditu indarrak eta Eneko Labakak eta Balerdik Julen Egigurenen eta Otaduiren aurka jokatuko dute. Martxoaren 20an, Ruiz de Larramendik Carregalen aurka jokatuko du eta Ioritz Egigurenek eta Sarasak Lerenarekin eta Zezeagarekin neurtuko dituzte indarrak. Final laurdenetako azken bi partidak martxoaren 27an izango dira. Alberdik Agirreamalloaren aurka jokatuko du eta ondoren Julen Alberdi eta Mariezkurrena, Zubizarretaren eta Bikuñaren aurka arituko dira. Finalerdiak apirilean Lehen jardunaldiko irabazleak bigarreneko irabazleen aurka arituko dira, eta hirugarrenekoak laugarrenekoaren aurka. Finalerdietako lehen jardunaldia apirilaren 3an izango da eta bigarrena apirilaren 10ean. Finalak apirilaren 17an izango dira. Sarrera doan izango da, finalean ez ezik. Txapelketa hau Xabier Goñi zenaren oroimenez antolatzen da. Zumarragako pilotari hau 1990ean hil zen. Bere oroimenezko txapelketan afizionatu mailako onenek jokatzen dute. Zumarragan Barriolak, Olaizolak, Martinez de Irujok, Altuna III.ak, Artolak eta Ezkurdiak jokatu dute, besteak beste. Iazko txapelketan parte hartu zuten bost pilotari profesionalak dira jada:?Jon Mariezkurrena, Beñat Garmendia, Aranguren, Alberdi eta Oier Etxeberria.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT