Donardegi baserriko bigek bi sari irabazi dituzte Bordelen
Urretxuko Donardegi baserrikoek bi sari irabazi dituzte Bordeleko Aquitanima ferian. Niri izeneko 19 hilabeteko bigarekin hirugarren sari bat lortu dute eta Malen izeneko 31 hilabeteko bigarekin laugarren sari bat. Feria hau urtero antolatzen da eta Donardegiko Mikel Elgarresta urtero joaten da. “Oso feria zaila da guretzat, limusin arrazarekin lehiatzen baikara eta arraza hau frantziarra baita”, esan du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide