‘Torneo del Hierro’ esgrima historiko txapelketa egin dute hirugarrenez Zumarragan. Beloki pilotalekuan aritu dira: 10:00etan hasi da sable txapelketa, eta 12:00etan jokatu dituzte finalak. 13:30ean, azkenik, dominak banatu dituzte. ‘Torneo del Hierro’ txapelketaren barruan beste hiru txapelketa egin dituzte: ezpata luze, arropa-ezpata, eta sable lehiaketak, alegia.
Kultura eta kirola bateratzen ditu esgrima historikoak, eta Erdi Arotik XIX. mendera arte erabiltzen ziren ezpatekin aritzen dira lehian. Guztira, 50 bat esgrima tiratzailek hartu dute parte Zumarragako txapelketan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide