Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

50 urte haurren arropa saltzen

Urretxu eta Zumarraga
2019/06/19
admin
Gezurra badirudi ere, 1968ra arte ez zen haurrentzako arropa-dendarik egon Zumarragan. Urte hartan bi ireki zituzten: Mavi eta Baby. Lehenengoak aspaldi itxi zituen ateak eta bigarrenak 50 urte bete zituen iaz. Denda berritzen ari ziren eta ez zuten ospatzerik izan. Hala, ostiral honetan ospatuko dute. Tailerrak, jolasak eta opariak egongo dira, haurrentzat. Baby Vicenta Gonzalez de Audikanak ireki zuen. Egun, bere erraina da negozioaren arduraduna: Karmele Azkarate. Berak eta bere senarrak, Enrique Mendiolak, hasieran goiko solairuan arropa saltzen zutela eta behekoan zapatak zituztela oroitzen dute. Arropa 0 eta 20 urte bitartekoentzat zen. Handik gutxira haur-kotxeak saltzeari ekin zioten. Pixkanaka taila kopurua gutxitu zuten eta egun 0-4 urtekoentzat arropa saltzen dute. Aldaketak Azkaratek 20 bat urte zituenean ekin zion bere amaginarrebarekin lan egiteari. Ordutik, gauzak asko aldatu dira. «Egun, sport arropa da nagusi. Bestalde, lehen lau marka zeuden eta gaur egun askoz ere gehiago daude». Hori dela eta, 0-4 urtekoentzat bakarrik saltzea erabaki zuten. «Haurrak txikiak direnean gurasoek ilusio handia dute eta diru gehiago gastatzen dute. Gainera, haur txikiei opari asko egiten zaizkie. Eta opari bat erosteko Donostiara joatea ez da batere arrunta. Izan ere, oparia aldatu nahi bada, berriro joan behar da. 4 urtetik gorakoentzako arropari dagokionez, kate handiek min handia egin digute». Haur-kotxeei dagokienez, inguru honetan ez dute konpetentziarik. «Goierriko denda guztiak itxi dira eta Donostiaraino joan beharra dago». Puerikultura artikuluetan ere aldaketa handiak egon dira. Lehen haur-kotxeak eta sehaskak bakarrik zeuden eta gaur autorako aulkiak, motxilak, bainuontziak… daude. «Horrek jaiotze tasaren jaitsiera konpentsatzen du. Haurrak autoan modu seguruan eramatearen garrantziaz jabetu gara, eta aulki batzuk 500 euro balio dute. Duela 10 urte 500 euroko aulkiak saldu behar genituela esan izan baligute, ez genuke sinetsiko». Azkaratek eta Mendiolak eskerrak eman nahi dizkiete 51 urte hauetan eduki dituzten bezero guztiei eta, batez ere, gaur egungoei. Horretarako, festa bat antolatu dute. Ostiral honetan izango da, 17:00etatik 20:00etara, dendaren kanpoaldean. Protagonistak haurrak izango dira: tailerrak, jolasak, zozketak eta photocall bat egongo dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT