Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Hemen dira Santaisabelak!

Zumarraga
2019/06/27
admin
Egunotako beroak bere alde txarrak ditu, baina festarako primerakoa da. Bero honekin, zer hobe lastozko kapela eta praka motzak jantzi eta Santa Isabel jaiez gozatzea baino? Haurrak Euskadi plazako parkeaz gozatzen ari dira, terrazak jendez gainezka daude… Has dadila festa! Haur parkea gaur ere irekiko dute: 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Gainera, 18:30ean apar-festa egingo dute. Guraso batek baino gehiagok, haurraren bila joatearen aitzakiarekin, gustura asko sartu zituen herenegun eta atzo hankak aparretan! Gaur, haur parkeaz gain, Paco de Miguel zumarragarraren erakusketaren inaugurazioa egongo da. Antioko interpretazio zentroan izango da, 19:00etan. Antio ere ez da toki txarra beroari aurre egiteko! Pregoilariak Zumarragako_musika_bandaBiharko protagonista nagusiak, berriz, Zumarragako Musika Bandakoak izango dira. Izan ere, banda 150. urteurrena ospatzen ari da. Ibon Elgarresta bandako lehendakariak pregoia irakurtzea «ohorea» dela esan du. «Oraindik ez dugu pregoia idatzi. Dena den, bi hitz esango ditugu. Herriari eskerrak emango dizkiogu. Izan ere, bandak 150 urte iraun baditu, musikariengatik ez ezik, herriak nahi izan duelako da». Nahi izango ez du ba! Banda Zumarragako sinboloetako bat da eta herritarrak oso harro daude beraien musikariez. Hala, bandak ekitaldi garrantzitsu guztietan parte hartzen du eta festetan ere protagonismo handia izaten du. Aurten ere hala izango da. Bihar, 19:00etan, kalejira egingo dute. Ondoren, urtero bezala, Zumardi elkartean afalduko dute. Afarian Jose Migel Laskurain taldekidea omenduko dute. Zumardi elkarteari eta Zumarragako Udalari ere oroigarriak emango dizkiete, beraien laguntzagatik. 23:00etan, urtero bezala, danborradan parte hartuko dute. Plazan Zumarragako ereserkia joko dute eta ondoren pregoia irakurri. Pregoiaren ostean, bandaren ereserkia estreinatuko dute. Laskurainek konposatu du. Igandean beste bi aldiz joko dute: 17:30ean haur danborradan eta gauerdian, Euskadi plazan, Gozategi taldearekin. Kontzertu hau bandaren 150. urteurreneko programaren barne antolatu dute. Orioko taldearen hamalau kanta joko dituzte. Horien artean, ezagunenak. Astelehenetik aurrera, bandako uniformea etxean utzi eta askatasun osoz gozatu ahal izango dute jaiez. Beraientzat ere egun handia Santa Isabel eguna izango da, noski. Egun horretan, urteroko moduan, ezpata-dantzariak izango dira protagonista nagusiak. Irrintzi taldeko dantzariek aukeratu dituzte jada aurtengo lau kapitainak: Joseba Arratibel, Nekane eta Josune Martin ahizpak eta Paula Urteaga izango dira kapitainak. Arratibelek eta Urteagak lehenengoz egingo dute kapitain lana. Martin ahizpek, berriz, lehenengoz kointzidituko dute kapitain lanetan.

zumarraga egitaraua

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
4

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
5

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
6

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT