Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Zumarragar bat, Sestaoko izarra

Urretxu eta Zumarraga
2019/07/23
Otamotz
Sestao River Euskal Herriko futbol talde historikoen artean dago. Jatorrizko kluba 1916an sortu zen eta marra beltz eta berdeko kamiseta punta-puntako jokalariek jantzi dute. Ernesto Valverde, Jose Luis Mendilibar eta Gaizka Toquerok, esaterako. Sestao Riverreko jokalari maiteenen artean zumarragar bat ere badago: Oskar Martin. Ez da aipatutakoak bezain ezaguna, baina hiru aro ezberdinetan jokatu du Bizkaiko taldearekin. Azken denboraldian, 35 urterekin, 18 gol sartu ditu. Martinek hamaika taldetan jokatu du: Urola, Beasain, Sestao, Osasuna B, Guijuelo, Alacant, Ontinyent, Mitra Kukar (Indonesia), Tudelano, Portugalete, Unionistas eta Calahorra. Bere talde kuttunak Urola eta Sestao dira. Bata bere herrikoa delako eta bestea oso berezia. Izan ere, Sestaoko Las Llanas futbol zelaian sekulako futbol giroa bizi da. 1923an inauguratu zen eta Euskal Herriko zaharrena da. Gainera, hiru arotan jokatu du Sestaon. Martinen eta Bizkaiko klubaren arteko maitasun istorioa 2007an hasi zen. «Urolatik Beasainera joan nintzen eta han denboraldi ona egin nuen. Hala, Sestaotik deitu zidaten. Beasain Hirugarren Mailan zegoen eta Sestao Bigarren B mailan. Ez nuen zalantzarik izan. Oso ondo hartu ninduten. Mutiko bat nintzen oraindik eta Añibarrorekin, Toquerorekin, Pampinekin… jokatu nuen. Nire lehen denboraldia izan zen Bigarren B mailan, baina asko jokatu nuen eta gol dezente sartu nuen». Lan ona egin zuen eta Athleticen eta Osasunaren eskaintzak jaso zituen. Iruñean lehen taldera iristea errazagoa izango zela iruditu zitzaion eta Osasunara joan zen. Baina lesioek ez zioten bere maila erakusten utzi. Gorritxoekin bi denboraldi eman ondoren, Guijuelora joan zen. Handik, Alacantera. Bigarren aroa 2011n Sestaotik deitu zioten berriro. «Bi urteko kontratua eskaini zidaten, proiektu polita zen eta ez nuen zalantzarik izan. Baina lesio asko izan nituen. Gol batzuk sartu nituen, baina ez nuen taldeari nahi bezainbeste laguntzeko aukerarik izan eta ez zidaten jarraitzeko aukera eman». Martini ulergarria iruditu zitzaion eta ez zuen gaizki hartu. Oroitzapen polita utzi zuen. Hala, iaz berriro deitu zioten. «Sestaon hiru urte zoragarri eman nituen, klubarekin eta zaleekin harreman bikaina nuen, baina ez nuen uste berriro deituko zidatenik. Iazko udan Calahorrarekin kontratua nuen, baina entrenatzailearekin harreman txarra nuen eta beste talderen baten deiaren zain nengoen. Sestaotik deitu zidatenean, berehala baiezkoa eman nien. Calahorrarekin Bigarren B Mailara igo ginen eta Sestao Hirugarren Mailan dago, baina Sestao Sestao da». Zer du ba horren berezia Sestao River taldeak? «Sestaon beti gustura egon naiz eta ondo jokatu dut. Ez dakit zelaiagatik den, taldearen jokatzeko eragatik edo zalegoarengatik. Sestao nire kluba da eta Las Llanas nire etxea. Talde historikoa da, estadioa oso polita da, zaleak pasada bat dira, kluba gertukoa da… Klub ikusgarria da eta aldagelako giroa bikaina da. Talde guztiek jokalari onak behar dituzte, baina batez ere pertsona onak. Eta Sestaon garrantzia handia ematen diote horri». Martinek urtebeterako luzatu du kontratua. «35 urte ditut, baina oraindik ez dut erretiroan pentsatu. Maila ematen dudan bitartean, jarraitu egingo dut. Aurten inoiz baino gol gehiago sartu ditut». Datorren denboraldira begira, bere helburua Bigarren B Mailara itzultzea da. Iaz igotzeko zorian egon ziren. «Sestaoren helburua liga irabaztea eta Bigarren B Mailara igotzea da. Zaleen presioa dugu, baina animoak ere bai. Taldetxo bat zelai guztietara joaten da». Zumarragarrak Sestao maite du eta sestaoarrek zumarragarra maite dute. «Taldearen alde sekulako lana egiten du eta gol asko sartzen ditu. Eta pertsona zoragarria da. Taldea asko maite du. Harrobiko talde baten aitabitxia da eta beraien partidak ikustera joaten da. Zaleek asko maite dute. Hala, El Rifle ezizena jarri zioten», aipatu du Angel Castro klubeko lehendakariak. Oparia 100. partidan Eta Sestaorekin 100. partida jokatu zuenean (otsailean) festa bat antolatu zuten: taldekideek eta arerioek (Bermeo taldekoek) pasilloa egin zioten eta sorbaldan 100 zenbakia daraman kamiseta oparitu zioten. Gainera, festara bere senideak eta lagunak gonbidatu zituzten. Ikusleen artean Alberto Etxeandia Etxe zegoen. Sestaoren zale sutsuena da. Berak ere asko estimatzen du Zumarragako jokalaria. «Zaleok asko maite du-gu, oso maila ona eta golak sartzeko erraztasuna baititu eta taldearen alde dena ematen baitu. Oso mutil jatorra da. Talde askotan egon da eta talde guztietan oso ondo hitz egiten dute beraz. Beste taldeetan zegoenean, Sestaoren aurka jokatzen zuenean, gu agurtzera etortzen zen beti. Bera bezalakoak oso beharrezkoak dira talde guztietan». Zumarragarrak dagoeneko Sestaoren historian tokitxoa egin duela uste du. «Hiru garai ezberdinetan egon da eta beti dena eman du eta golak sartu ditu. Gogor lan egiten du, aurkariak nekarazten ditu, taldea altxatzen du… Ez da erraza bera bezalako aurrelariak aurkitzea. Asko maite dugu eta sestaoartzat dugu. Klubaren ondare da. Sestao Riverren historiara pasako da».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT