Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Has daitezela Santanastasiak!

Urretxu eta Zumarraga
2019/09/19
Otamotz
Gehienentzat iraila hilabete tristea da: lanera itzuli beharra, eguna geroz eta motzagoa… Urretxuarrak iraila heltzeko irrikatan egoten dira, ordea. Izan ere, irailean ospatzen dituzte beraien jai kuttunak: Santanastasiak. Aurtengoak bihar bertan hasiko dituzte. Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan txokolate jana egingo dute, 18:00etan. Ondoren, buruhandi eta erraldoien ibilaldia eta txarangaren kalejira hasiko dira. 19:30etatik aurrera musika bandak eta txistulariek ere joko dute. Aurten, 50. urteurrena ospatzen ari den Goierri Kirol Elkarteko saskibaloi saiolekoek irakurriko dute pregoia, suziria piztearekin batera (20:30). agresion22:30ean hip hop jaialdia egingo dute Gernikako Arbola plazan. Kulto Kultibo (Irun), SBRV (Iruñea), Isackese-Seok-Dante (Bartzelona) eta Agresion Verbal (Urretxu-Zumarraga) taldeek parte hartuko dute. Txosnetan ere ekitaldiak egongo dira: 19:00etan poteo girotua gaztetxetik abiatuta, 20:00etan txupinazoa eta 22:00etan Hartz, Abducidos, McOnak eta Project.Te taldeen kontzertua. Larunbatean, 09:30ean, herriko abelgorrien erakusketa eta lehiaketa egongo da Abenidan. 11:00etatik aurrera lehiaketa batean parte hartzeko aukera egongo da: lehiaketarako hautatutako abelgorriaren pisua asmatzen duenak sari bat irabaziko du. 12:00etan bertso saioa egongo da Abenidan bertan eta zenzentxoak San Martin auzoko parkearen ondoan. Gainera, trikitilariek joko dute. Goizeko ekitaldiekin bukatzeko, 12:30ean lehiaketetako sariak banatuko dituzte eta 13:15ean Haatik dantza konpainiak Errimak oinetan ikuskizuna egingo du Gernikako Arbola plazan. 16:00etan xake txapelketa jokatuko da Areizaga-Kalebarrenen eta gastronomia lehiaketa hasiko da Gernikako Arbolan. Txerri masailak saltsan prestatuko dituzte. 18:00etan gaztetxoentzako sukaldari tailerra egongo da Gernikako Arbolan. 19:00etan txistulari alardean parte hartuko dutenek kalejira egingo dute. Alardea 19:30ean izango da, Iparragirre plazan. Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian izango da. Ordu berean, Alarma Morea taldeak Areizaga-Kalebarren plazan joko du. Ondoren, Alter Ego taldeak joko du. 21:00etan gastronomia lehiaketako sariak banatuko dituzte eta 23:00etan Su Ta Gar taldeak kontzertua egingo du Gernikako Arbola plazan. Txosnetako ekitaldiei dagokienez, 19:00etan poteo girotua egongo da eta 22:30ean Tatxers, Rude Ska, Nizuritazuneri, Reggae Kulture Band eta Mutilated Judge taldeen kontzertua. Euskal Jaia, igandean Urretxuko_Karrozen_ibilaldIgandean urretxuarrek urteko egun handia ospatuko dute: Euskal Jaiaren eguna. 10:00etan txistulari, trikitilari eta dultzaineroek diana joko dute eta 11:00etan goizeko euskal jaialdia hasiko da Gernikako Arbola plazan. Artisauen erakusketa eta azoka, musika eta erraldoien kalejira egongo dira. 13:00etan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantatzeko aukera egongo da, Iparragirre kalean. 17:30ean karrozen ibilaldia hasiko da. 19:15ean iritsiko dira Gernikako Arbola plazara. Aurten zortzi kuadrillek parte hartuko dute. 23:30ean euskararen aldeko kandela piztea egingo dute, gauerdian Bedaioko ingurutxoa dantzatuko dute eta 00:30ean Guri 5! talde gabiriarrak joko du. Hiru ekitaldi horiek Gernikako Arbola plazan izango dira. Txosnetan ere musika egongo da: 23:00etatik aurrera, Starlus eta DJ Loro-ren eskutik. Astelehenean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara haurrentzako parkea egongo da Belaustegi plazan. 12:00etan moto eta patinete lasterketa egingo dute toki berean. Eguraldi txarra egingo balu, ekintza horiek kiroldegian izango lirateke. 12:00etan zezentxoak eta poniak egongo dira San Martin auzoko plazatxoan eta eta 12:30etik aurrera txarangak herriko kaleetan joko du. Bazkariaren ostean, 17:30ean, kuadrillek sokatira txapelketan parte hartuko dute. 20:00etan musika bandarekin dantzaldia egongo da Gernikako Arbolan eta 21:30ean kantu-afaria, toki berean. Gaztetxean, 20:00etan, kontzertuak egongo dira Klak!son eta Hezurre DJak-ekin. Oharrak Udalak eta elkarteek beraien burua, ondokoak eta herria zaintzeko eta errespetatzeko eskatu diete herritarrei eta jaiez gozatzera etorriko direnei. Larunbatean, 22:00etatik aurrera botiltzarrari eta drogei buruzko informazioa emango da. Bestalde, urretxu.eus webgunean sexu erasoen aurkako informazioa eskura daiteke. Urtero bezala, autobusak egongo dira Urretxura joateko. Legazpitik ordu erdiro aterako dira, 23:30etik 06:00etara, bihar eta etzi. Zumarragatik Legazpira ere ordu erdiro irtengo dira, 23:45etik 06:15era. Autobusa Saturnino Telleriako biribilgunean eta Zumarragako geltokian geldituko da. Beasain eta Ordiziara itzultzeko autobusak, berriz, 02:55ean eta 05:25ean izango dira.
  • Ikusi egitarau osoa PDFn

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT