Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Ikastola-Seirak taldetik Urolara

Urretxu eta Zumarraga
2019/11/06
Otamotz

Emakumezkoen futbolak Urretxun eta Zumarragan ere pauso handiak eman ditu. Marijo Maniega urretxuarrak oso ondo ezagutzen du bilakaera. Bizitza osoa darama futbolean.

Marijo Maniegak oso ondo ezagutzen du emakumezkoen futbolak Urretxun eta Zumarragan izan duen bilakaera. Ikastola-Seirak taldeko jokalaria izan zen, emakumezkoen lehen taldea, eta egun Urola klubaren emakumezkoen futbola koordinatzen du. Maniegari beti gustatu zaio futbola. «Umetan nire anaiekin eta auzoko gainontzeko mutikoekin jokatzen nuen: lizeoko patioan, Urretxuko etxe-orratzeko plazatxoan… Labeaga ikastetxean ikasi nuen eta lagun batek eta biok mutilekin jokatzen genuen. Nahiko onak ginen eta ez ziguten zailtasunik jartzen. Eskola kirolean ere beraiekin jokatzen genuen». Hala, Ikastola-Seirak taldea sortu zenean, ez zuen zalantzarik izan. «Asensio Sudupe zenaren bitartez hasi ginen Ikastola-Seirak taldean. Urte askotan inguruko talde bakarra izan zen. Hasieran 20 gol sartzen zizkiguten, baina pixkanaka besteen mailara iritsi ginen». Marijo_Maniega-1Taldeko giroa «zoragarria» zela dio. «Gure arteko harremana oso ona zen. Gutxien jokatzen zuten taldekideek ez zioten gehien jokatzen genuenoi animatzeari uzten». Etxekoen babesa, ordea, ez zen egungoa bezalakoa. «Neskatila nintzenean, amari ez zitzaion nik futbolean jokatzea gustatzen. Ez zidaten debekatu, baina ez zidaten babesik eskaini. Aita partida pare bat ikustera joan zen. Egoera egungoaren oso ezberdina zen. Egun gurasoak entrenamenduak ikustera ere joaten dira. Hori gehiegizkoa iruditzen zait». Urolaren babesa ere ez zuten izan. «Argixaon entrenatzen genuen, baina ez ginen Urolakoak. Garai hartan Urolak ez zuen emakumezkoen futbola babesten. Instalazioak udalarenak dira eta hartxintxarrezko zelaian jokatzen genuen. Oker ez banaiz, bi aldiz bakarrik jokatu genuen belarrezko zelaian», gogoratu du. Lanean hasi zenean, Ikastola-Seirak taldea utzi zuen. «Artean oso gazte nintzela, ikasketak utzi eta lanean hasi nintzen. Entrenamenduak eta lana uztartzeko arazoak nituen eta taldea utzi nuen. Lau denboraldi eman nituen Ikastola-Seirak taldean. Baina talde hartan jokatu genuen emakumeok beterano talde bat dugu. Beste beterano batzuen aurka jokatzen dugu. Oso giro ona dugu. Beterano taldean 42 emakumezko gaude», azaldu du urretxuarrak. Emakumezkoen futbolaren gorakada pozez bizi du. «Realekoa naiz eta Leire Baños de nire jokalari kuttuna. Realaren nesken taldeak lehenengoz Anoetan jokatu zuenean, han izan nintzen. Sekulako poza sentitu nuen. Nik ere aletxoa jarri nuela sentitu nuen». Aitzindarietako bat izan zen, jokatzen jarraitzen du eta Urolaren emakumezko taldeen gainbegiralea da. Harri-koskorra baino, harritzarra ekarri du. Zuzendaritzako kide Amaia Elgarrestaren eskutik heldu zen zuzendaritzara. «Zuzendaritza berriak emakumezkoen futbolaren aldeko apustu sendoa egin behar zuela jakin nuen eta, denbora gutxi nuen arren, nire babesa ematea erabaki nuen. Oso gustura gaude. Neskak asko babesten ditugu, gustura egon daitezen. Oinarri sendoak jarri ditugu. Klubera heldu ginenean kadete mailako taldea eta haur mailako neska gutxi batzuk besterik ez zeuden. Haur mailako taldea ateratzea lortu genuen eta Kopa irabazi zuten. Egun bost talde eta futbol eskola ditugu. Ikastola-Seirak taldeko taldekideetako batzuek talde hauetako batzuk entrenatzen dituzte. Denboraldi amaieran zuzendaritza utziko dugu eta nesken futbola maite duen jende gehiago azaltzea espero dugu». Neskak futbolean jokatzera animatu nahi ditu. «Urolako neskei emakumezkoen futbola duela 30 urte nolakoa zen kontatzen diet, baina batez ere futbolak asko eman didala esaten diet. Futbolaren eskutik lagun asko egin ditut. Ez dakit zenbat kopa irabazi nituen. Ezta zenbat gol sartu nituen ere. Hori guztia ahaztu egin dut. Igarotako une ederrak, ordea, ez ditut ahaztu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT