Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragako Udalak Antioko ibilbidea txukunduko du

Urretxu eta Zumarraga
2019/12/05
Otamotz
Zumarragako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Antioko paisaia-ibilbidea txukuntzen ari da. Helburua herritarrek eta bisitariek kirola egitea, ondarea ezagutzera ematea eta CO2 gehiago xurgatzea da. Aurrekontua 50.000 eurokoa da. Antioko paisaia-ibilbideak 5 kilometro inguruko luzera du eta Beloki mendiari buelta ematen dio. Duela urte batzuk bidea zabaldu eta zorua berdindu zuten eta iturriak eta aulkiak jarri zituzten. Urak zorua higatu du eta bidea txukuntzeko lanak egiten ari dira. Horretarako, zorua berriro berdintzeaz gain, drainatzea hobetuko dute. Gainera, bertako zuhaitzak landatu behar dituzte eta lau atseden gune egiten ari dira. Atseden gune horiek Antioko interpretazio zentroaren osagarri izango dira: Zumarragaren historia ezagutzera emango dute. Belokiko bidegurutzekoa Antioko baselizari buruzkoa izango da. Baselizaren barrualdearen antza duen estalpe bat egiten ari dira. Bigarren gunea saskigintzari buruzkoa da. Jarduera horrek garrantzi handia izan zuen Zumarragan. Joan zen mendeko erdialdera arte zumitzarekin egindako objektuek oso harrera ona izan zuten. Zumarragan punta-puntako saskigintza enpresak egon ziren. Lehenengo fabrika Justo Artizena izan zen. Frantziar diseinatzaileak ekarri zituen eta 200 langile baino gehiago izan zituen. Ondoren, beste lantegi batzuk ireki ziren. 500 bizilagun baino gehiagok lan egin zuten jarduera horretan. Belle Epoque garaiko bainuetxe eta hotel askotan Zumarragan egindako aulki, besaulki eta mahaiak zituzten. Adibidez, Donostiako Maria Cristina hotelean. Saskigintzan lan egiten zuten herritarren omenez, Antioko ibilbidean bi saski handi jarriko dituzte. Gaztainondo azalarekin egindako saski horiek loreontzi gisa erabiliko dira. Hirugarren gunea burdingintzari buruzkoa izango da. Jarduera horrek Esteban Orbegozo zarauztarrak bere enpresa Zumarragara ekartzearekin batera hartu zuen indarra. Enpresa horrek herritar askori lana eman zien eta etorkin asko eta asko erakarri zituen. 1950etik 1970era Zumarragako biztanleria hirukoiztu egin zen: 3.500 biztanletik 12.000ra pasa zen. Jarduera horri eskainiko zaion gunean altzairuzko pieza batzuk jarriko dituzte. Urolako trena Azken gunea Urolako trenari buruzkoa izango da. Garai batean Zumarragak hiru trenbide izan zituen, baina maiteena Urolakoa zen. 1920ko hamarkadan ireki zen eta 1988an itxi. Azken urteetan, herritarrek Zumaiako hondartzetara joateko erabiltzen zuten batez ere. Gure trena izenarekin ezagutzen zena omen- tzeko, Antioko ibilbidean trenbide zati bat jarri dute. Trenbide zati hori lore eta landareekin apainduko dute. Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidrauliko diputatua Zumarragan egon zen asteartean. Mikel Serrano alkateak Antioko ibilbidea ikustera eraman zuen. «Ibilbide hau zoragarria da. Plan handiak egin ditzakegu, baina eguneroko ekintzak dira ingurumena zaintzeko eraginkorrenak». Ibilbidea bisitatu ondoren, Eitza auzora jaitsi ziren. Aldundiak bertako saneamendu sare berria diruz lagundu du. Egun Eitzako zonalde bateko ur fekalak Santa Lutzi errekan amaitzen dute, euri urarekin batera. Sare berri bat egiten ari dira ur fekalentzat, eta amaitzen dutenean ur horiek Zuringoain araztegira joango dira. Aurrekontua 111.000 eurokoa da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT