Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Ez dago Albert Einstein izan beharrik nota onak lortzeko»

Urretxu eta Zumarraga
2020/01/10
Otamotz
Maialen Agirrek (Zumarraga, 1996) Kutxa Fundazioaren Ikasketa Amaierako Saria jaso du. Irailetik Ibarmia makina erreminta enpresan lan egiten du, Berrikuntza sailean. Beti ikasle ona izan al zara? Bai. Batxilergoa ohorezko matrikularekin bukatu nuen. Karreran, zailagoa izanik, nota okerragoak lortuko nituela uste nuen, baina oso emaitza onak lortu ditut. Ikastea asko gustatzen al zaizu? Bai. Esfortzuak emaitza onak ematen dituela ikusten duzunean, errazagoa da. Egia esan, oso antolatua naiz. Nota onak lortzeko zenbat ikasi behar den oso ondo neurtzen dut. Langilea naiz. Esfortzua eta eguneroko lana dira gakoa. Ez dago Albert Einstein izan beharrik nota onak lortzeko. Sakrifizio handia izan al da? Futbolean jokatzen dut, Goierri Gorri taldean. Astero hiru entrenamendu ditugu eta astebururo partida bat jokatzen dugu. Euskal Ligan jokatzen dugu eta partida horietako asko Gipuzkoatik kanpo dira. Baina ez nituen futbola eta lagunak ikasketengatik alde batera utzi nahi. Azken finean, zoriontasuna pertsonek ematen dizute. Ikasketak oso garrantzitsuak dira, baina jendearekin egon beharra duzu. Futbolean jarraitzeak eta lagunekin eta senitartekoekin egoteak poza eta ikasteko indarra eman dizkidate. Ez da sakrifizioa izan. Oso zoriontsua izan naiz. Zenbat ordu eskaini dizkiezu ikasketei? 2014an Industria Diseinu Ingeniaritza ikasketak hasi nituen eta Mekanika ere gustatzen zitzaidala konturatu nintzen. Irakasle batek biak egitea proposatu zidan. Hala, bi karrerak egin nituen: Diseinua eta Mekanika. Goizetan baten ikasgaiak nituen eta arratsaldeetan bestearenak. 09:00etan sartzen nintzen unibertsitatera eta entrenamendua nuenean entrenamendurako irteten nintzen. Entrenamendurik ez nuenean, 09:00etatik 20:00etara unibertsitatean egoten nintzen. Lehen hiru urteetan Hernanin jokatu nuen. Asteburuetan ere ikasten al zenuen? Asteburuetan Zumarragara itzultzen nintzen eta beti aurkitzen nuen tarteren bat lagunekin egoteko. Dena den, asteburuetan ere ordu asko eskaintzen nizkien ikasketei. Inoiz ez nintzen goiz jaiki edo berandu oheratu, baina egunero ikasten nuen. Larunbatetan 09:00etan jaikitzen nintzen eta 14:00ak arte ikasten nuen. Arratsaldean futbol partida jokatzen nuen eta ondoren lagunekin irteten nintzen. Gauetan ere pixka bat ateratzen nintzen, azterketa garaia ez bazen. Igandetan 11:00etatik 21:00etara ikasten nuen. Jateko eta atseden hartzeko geldialdiak egiten nituen, noski. Zer zioten gurasoek eta lagunek? Ez nuen nire notei buruz hitz egiteko ohiturarik. Lagunek bazekiten Batxilergoan ohorezko matrikula lortu nuela eta kito. Unibertsitateko noten berri gurasoei bakarrik ematen nien, poza ematen baitzien. Lagunak eta taldekideak harrituta gelditu dira Kutxa Fundazioak saria eman didala jakin dutenean. Nondik atera duzu denbora?, galdetu didate. Denek zoriondu egin didate eta horrek asko poztu nau. Argi zenuen zein karrera egin? Ez nuen oso argi. Banekien zientzietako karrera bat egingo nuela eta Batxilergoan fisika, kimika, matematika eta marrazketa teknikoa hartu nituen. Argi nuen ez nituela Biologia eta Medikuntza ikasiko. Matematika edo Kimika nituen buruan. Ingeniaritza ere kontuan izatea aholkatu zidaten eta Ingeniaritzari buruzko informazioa eskuratu nuen. Hautatu nituen lau ikasgaiak biltzen zituela ikusi nuen eta Ingeniaritza ikastea erabaki nuen. Aurkitu zenuena gustatu zitzaizula dirudi. Hala da. Berehala konturatu nintzen asmatu egin nuela. Azkoitiko Ibarmia enpresan egin zenituen ikasketa amaierako proiektuak. Bi karrera egin nituenez, bi proiektu egin nituen. Hirugarren ikasturtearen amaieran praktikak egin nahi nituen eta Tecnum-en Enplegu Forora jo nuen. Bertan enpresa askok parte hartzen dute eta nire curriculuma eman nien. Enpresa askok ez dituzte ikasleak hartzen udan praktikak egiteko, bi hilabete oso epe laburra baita. Nire harridurarako, enpresa askok deitu zidaten. Praktikak Etxetar makina erreminta enpresan egin nituen. Makina erreminta mundua asko gustatzen zitzaidala ikusi nuen. Hori dela eta, Diseinu karrerako. proiektua arlo horretako enpresa batean egitea erabaki nuen. Ibarmiaren filosofia asko gustatu zitzaidan eta, irakasle baten laguntzarekin, proiektua bertan egitea lortu nuen. Elkarrekin gustura lan egin genuenez, Mekanikako proiektua ere bertan egin nuen. Horrek ere emaitza ona lortu zuen. Hala, irailetik Ibarmiako Berrikuntza sailean lan egiten dut. Non ikusten duzu zure burua etorkizunean? Oso gustura nago. Oraingoz ikasten jarraitu nahi dut. Ibarmian asko ari naiz ikasten. Denboraldi bat kanpoan emateari ez diot uko egiten, baina ez da nire ametsa. Ibarmiak berak atzerrian lan egiteko aukera eskaintzen du. Oso saltsera naiz eta gauza berriak probatzea gustatzen zait. Futbolean jarraitzen al duzu? Bai. Umetatik jokatu dut futbolean. Umetan Urolan eman nuen izena. Unibertsitatean hasi arte, Urolan jokatu nuen. Oso gustura. Ondoren, Hernanira joan nintzen. Bertan oso lagun onak egin nituen. Ondoren Goierri Gorrira etorri nintzen eta hemen ere oso gustura nago. Karrera hasi aurretik Realarekin entrenatu nuen, baina ikasketek lehentasuna zuten. Futbola asko gustatzen zait, baina gehien gustatzen zaidana taldeko giroa da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT