Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

A-636 errepidean bidesaria jartzearen aurkako elkarretaratzea deitu dute

Urretxu eta Zumarraga
2020/02/19
Otamotz
Gipuzkoako Foru Aldundiak A-636 errepidean (Beasain-Bergara) bidesariak jartzeko asmoa azaldu du eta urretxuar eta zumarragar talde batek bidesari horien aurkako plataforma sortu du. Bihar, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute Zumarragako plazan. Beasain eta Bergara arteko herrietan kartelak jarri dituzte eta herri horietako bizilagunei elkarretaratzean parte hartzera deitu. Gainera, Zumarragako osoko bilkuran parte hartuko dute. Udal ordezkariei beraien iritzia azaltzeko eskatuko diete. Karteletan plataformaren sorreraren arrazoiak azaldu dituzte. Beraien esanetan, erabaki instituzional hau pairatuko duten herritarrek gaitzespena azaltzea beharrezkoa da, «diskriminazio larria» suposatzen baitu Beasain, Ormaiztegi, Ezkio, Itsaso, Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Antzuola eta Bergarako herritarrentzat. Plataformaren ustez, bidesariak herri hauetako guztietako bizilagunak «bigarren mailako herritar» bilakatzen ditu. Izan ere, lanera, unibertsitatera eta ospitalera joateko erabiltzen duten errepidea erabiltzeagatik ordaindu beharra izango dute eta beste gipuzkoar batzuek, berriz, ez dute bidesaririk ordaindu behar lanera, unibertsitatera edo ospitalera joateagatik. «Bi aldiz ordaindu behar dugu lan egiteagatik, ikasteagatik edo gaixotzeagatik. Ez dugu gogoratzen hauteskunde proposamen bat izan zenik». Plataformako kideak, joan zen ostiralean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin zuten bileran // Asier Zaldua[/caption] Aldundiari «kudeaketa ezintasuna» leporatu diote. «Aldundiak Foru Araua bide azpiegiturak egoki kudeatzen laguntzeko egin dela dio, baina kudeaketa ezintasunaren deklarazio penagarria baino ez da. Kaltetutako herrietako gipuzkoarrok ez dugu kudeaketa ezintasun hau gure gain hartuko. Duela 15 urtetik erabiltzen ari garen errepideetan ez dugu bidesaririk gure gain hartuko. Beasain-Zumarraga tartean, esaterako». Aldundiak berriro bigarren mailako errepideak erabiltzera bultzatzen dituela gehitu dute. «Kutsu oligopolikoa duen neurri honekin, aldundiak gure herriak zeharkatzen dituen bigarren mailako errepidea berriro autoz betetzera bultzatuko gaitu. Zumarraga-Bergara tartean egindako kilometro bakoitzeko 0,19 euroko bidesariarekin, errepide malkartsuetako istripu tasara itzultzera bultzatzen gaitu. Hala nola, Deskargara». Beraien ustez, garraio publikoa ez da oraindik behar bezalako alternatiba. «Ez dago alternatiba baliokiderik. Garraio publikoak gabezia larriak ditu oraindik». Foru Arauak ez duela klima aldaketarekin lotutako erronka aintzat hartu salatu dute. «Hitz bakar bat ere ez. Foru Arauak ez du energia berriztagarriekin bultzatutako ibilgailuen inolako sustapenik aurreikusi». Garraiolariak eta merkatariak bereziki kaltetuak izango direla gogoratu dute. «Foru Arauak zailtasun bat gehiago dakar jada zigortuta dauden sektoreentzat. Garraioaren sektoreak energia egokitzapena behar du eta bidesariek ez dute batere laguntzen hori finantzatzen». Garraiolariak Merkatariei dagokienez, beraien salgaiak dendetaraino garraiatzea garestiagoa izango denez, salgai horiengatik gehiago ordaindu beharko dutela gogoratu dute. Gainera, beraien ustez, bidesariak dendetako bezeroak murriztuko ditu, dendetara joateko bidesaria ordaindu beharra izango baitute. Hori guztia dela eta, bidesariak kaltetutako herrietako bizilagunei biharko elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diete. Bestalde, udal ordezkariei beraien iritzia azaltzeko eskatuko diete, «herrikideen mesedetan edo beraien alderdien mesedetan lan egiten ari diren jakiteko».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT