Urretxuko bizilagun batek koronabirusa du
Urretxuko gizonezko batek koronabirusa du. Ostiralean anbulatoriora joan zen gaizki sentitzen zelako eta badaezpada ere proba egin zioten. Probaren emaitza atzo jaso zuten. Positiboa eman du eta berak eta bere etxekoek 15 egun emango dituzte etxean. Etxekoek ez dute sintomarik. Gizonezko honek Beasaingo enpresa batean lan egiten du eta lankideei ere jarraipena egin behar diete.
Oraingoz Urretxu eta Zumarragan dagoen kasu bakarra da, baina Urretxuko Udalak, badaezpada ere, gaur arratsaldean Labeaga aretoan egitekoa zen antzerki saioa (Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari) atzeratzea erabaki du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide