Krisialdi garaian Urretxuko bizilagunen bizipenak jasotzen dituen podcasta jarri dute abian. Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak zuzenduko du, eta aurkezle lanak Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza programako dinamizatzailea eta kazetaria den Mónica Leivak egingo ditu.
Koronabirusaren krisiak irauten duen bitartean gizarte kohesioa bultzatzeko helburuarekin sortutako ideia da. Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak zuzenduko du, eta aurkezle lanak Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza programako dinamizatzailea eta kazetaria den Mónica Leivak egingo ditu. “Karabin, karaban saioa bizi dugun garai honetan entzuteko eta adierazteko espazio bat da: koronabirusaren pandemia toki eta kolektibo ezberdinei nola eragiten ari zaien erakutsiko digun espazioa” azaldu du Leivak.
Ordubeteko irratsaioa euskaraz eta gaztelaniaz egongo da entzungai www.urretxu.eus helbidean. Sare sozialen bitartez ere zabalduko dute. Lehenengo saioa eskuragarri dago dagoeneko.
Irratsaioan parte hartu nahi izanez gero, 619 030 489 telefonora deitu edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzi.