Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak bertso katea antolatu du konfinamendu egun hauetarako

Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak bertso katea antolatu du konfinamendu egun hauetarako. Egitasmoaren izena Etxetikan korroska da. Katea Beñat Torresek hasi zuen: Gorka Azkarateri eta Gorka Ojangureni puntu bana jarri zien Batetikan korroska doinuan, hauek erantzun zezaten. Behin puntua erantzunda, beste biri puntua jarri zieten. Horra hor bi kateak eta oraingoz azken katebegiak direnek, Pablo Alvarezek eta Leire Larrañagak, abestu dituzten bertsoak.
1. katea: Beñat Torres, Gorka Azkarate, Iker Soraluze, Asier Murua, Joseba Segurola, Juanjo Aranburu, Iñaki Aranburu eta Pablo Alvarez.
2. katea: Beñat Torres, Gorka Ojanguren, Jorge Andueza, Eguzkiñe Plazaola, Maria Erostarbe, Iguntze Aseginolaza, Nerea Gabirondo eta Leire Larrañaga.