Zumarragan 73 bizilagun daude koronabirusak kutsatuta eta Urretxun 17

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak gaur (asteazkena) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan kutsatu berri bat dago. 73 dira guztira. Urretxun, berriz, azken zortzi egunetan ez da kutsatu berririk atzeman. Ospitalean zazpi gaixo daude koronabirusak kutsatuta.