Balkonin fest izenpean ospatu dituzte eitzatarrek aurtengo San Isidro jaiak.
Endika Alzelaik eta Aitor Calvok txistua eta danbolina hartu eta San Isidro eta San Gregorio auzoak alaitu zituzten, Eitzan jai giroa sortuz. Kutsatzeko arriskua saihesteko haien artean ere segurtasun distantzia mantendu zuten.
