Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Iñaki Mariñelarena artistak 'Urbs' erakusketa ireki du Buhame tabernan

Urretxu

Mariñelarenaren lanak uztailean eta abuztuan egongo dira ikusgai. Hiriarekin zerikusia duten elementuak zintzilikatu ditu. Lanak konfinamenduan egindakoak dira

2020/07/07
Otamotz

Iñaki Mariñelarena artista zumarragarrak Urbs erakusketa ireki du Urretxuko Buhame tabernan. Bertan, hiriko bizimoduarekin zerikusia duten lanak ikus daitezke.

Erakusketa honetako lanak pinturaren eta eskulturaren erdibidean daude. «Pieza gehienak margotutako eskulturak dira. Hormetan jartzeko eginak daude, koadroak izango bailiran».

Material ezberdinak erabili ditu. «Poliuretanozko panelak erabili ditut, adibidez. Panel hauek etxegintzan erabiltzen dira, isolatzeko. Birziklatutako objektuak ere erabili ditut. Muntatu eta ondoren margotu egin ditut», azaldu du Zumarragako artistak.

Urbs hitzak hiria esan nahi du, latinez. «Ez dut urban hitza erabili nahi izan, hitz hori oso erabilia baitago dagoeneko. Gainera, Rosaliari edo trap-ari keinu bat egiten niola eman zezakeen eta ez litzateke hori nire asmoa».

Urbs hitza erabili izanaren arrazoia beste bat da. «Erakusketan hirietan aurki ditzakegun elementuak ikus ditzakegu: estolda bat, edukiontzi bat, garaje baten sarrera… Ez da kaleko artea, kaleko gaietan oinarritutako barrualderako artea baizik. Kaleko artea kalean egiten dena da. Ahal izanez gero, autoritateen baimenik gabe».

Kaleko artea

Berak ez du sekula kaleko artea egin. «Gustatuko litzaidake, baina jendearen aurrean lan egiteak lotsa ematen dit. Nahiago dut etxean lan egin, bertan ez bainau inork ikusten. Lan egiten dudan bitartean bideoa grabatzea pentsatu izan dut, nola lan egiten dudan erakusteko, baina bideoaz gogoratzen naizenerako lanaren erdia egina dut».

Buhame tabernan ikusgai jarri dituen lanetako asko konfinamenduan egin zituen. «Duela bi urte hanka bat hautsi nuen eta bi hilabete eman nituen etxean. Bi hilabete haietan egindako lanekin ere erakusketa bat egin nuen. Konfinamenduak pelikulak eta telesailak ikusteko eta postreak egiteko aukera bikaina eskaini digu, baina sormenerako ere egokia izan da», amaitu du Mariñelarenak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aldiri2 Urretxu eta Zumarragako kirol ekosistema anbiziotsu baten parte izatea proposatu du EH Bilduk

2026/05/22
Urretxu
2

Garazi Aranburu zumarragarra, bigarren mailara Realaren bigarren taldearekin

2026/05/25
Zumarraga
3

Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleek BERRIA Ikasgela saria jaso dute

2026/05/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Miren Castillo kultur teknikariak erretiroa hartu du

2026/05/25
Urretxu
5

Atutxa, Gisasola eta Larrea euskal duatloiaren finalera

2026/05/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Sin Perdon taldearen kontzertu arrakastatsua

2026/05/25
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT