Igandean kalejira berezia egin zuten

Urretxuko txistulari bandak 60. urteurrena ospatu zuen igandean. Koronabirusa dela eta, ezin izan zuten deialdi berezirik egin. Hala ere, 20 lagun elkartu ziren. Beteranoek ohiko kalejira egin zuten eta gazteenek San Martin, Aparizio, Mundo Mejor, Basagasti eta Santa Barbaran jo zuten. Ondoren, bi taldeek elkarrekin jo zuten. Urretxuko txistulari bandak 1960ko Euskal Jaian egin zuen lehen kalejira. Zorionak!