Zumarragan 132 positibo atzeman dituzte eta Urretxun 76
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2020/09/zumarragako_ospitalea1-1.jpg)
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak zazpi positibo atzeman ditu Urretxun eta bat Zumarragan.
Gipuzkoan 182 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 79 izan dira, eta Bizkaian 229. Euskal Autonomia Erkidego mailan 52 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 43 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 278 dira ingresatuta daudenak.