Euskal Autonomia Erkidego mailan 56 eri daude ZIUn ospitaleratuak
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak sei positibo atzeman ditu Zumarragan eta hiru Urretxun.
Gipuzkoan 112 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 52 izan dira, eta Bizkaian 168. Euskal Autonomia Erkidego mailan 56 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 33 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 240 dira ingresatuta daudenak.