Birziklatutako instrumentuekin egindako kontzertu didaktikoa izango da, umeei zuzendua.

Azken orduko aldaketa bat dela medio, hilaren 18rako iragarrita zegoen Cyrano ikuskizuna ez da egun horretan egingo. Horren ordez, Traka Matraka ikuskizuna eskainiko dute, umeentzako saioei hasiera emanez. Birziklatutako instrumentuekin eta modu dibertigarrian egindako kontzertu didaktikoa izango dela iragarri dute, eta bide batez, haurren artean birziklatzearen aldeko kontzientzia lantzen duena. Ikuskizuna 17:00etan izango da, Labeaga aretoan. Eguneko sarrera 5 eurokoa izango da; bonoa dutenek berriz, zuzenean sartu ahal izango dute.