34 positibo Zumarragan eta 11 Urretxun
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan (ostiraletik astelehenera) Osasun sailak 34 positibo atzeman ditu Zumarragan eta 11 Urretxu. Zumarragan aurreko asteburuko positibo kopurua bikoiztu egin da. Urretxun aurreko asteburuan ere 11 positibo egon ziren. Bi herriek Eusko Jaurlaritzak gorriz markatutako herrien zerrendan jarraitzen dute. Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago izan dituzten 5.000 biztanle baino gehiagoko herriek osatzen dute zerrenda eta Urretxuk 955,60 positibo izan ditu 100.000 biztanleko eta Zumarragak 1.249,10.