Zumarragak gorriz markatutako herrien zerrendan jarraitzen du eta Urretxu horiz markatutakoen zerrendara pasa da
Asteburuan 14 positibo atzeman dituzte Zumarragan (zortzi ostiralean, lau larunbatean eta bi igandean) eta bakarra Urretxun
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan Osasun sailak hamalau positibo atzeman ditu Zumarragan eta bakarra Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta Zumarraga gorriz markatutakoen artean dago. Zumarragak 682,21 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 292,87 (laranjaez zegoen eta horiz markatutakoen artera pasa da). Ondorioz, Zumarragako tabernek eta jatetxeek itxita jarraituko dute eta Urretxukoek zabalik.
Aipatzekoa da Zumarragan zortzi kasu atzeman zirela ostiralean, lau larunbatean eta bi igandean. Geroz eta gutxiago, beraz. Ea hurrengo egunetan ere hala den.