Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Ostalarien aldeko aldarriak batu ditu

Urretxu eta Zumarraga

Urretxuko eta Zumarragako ostalariek "kalte-ordainak" eskatu dituzte, beste behin. Gogor egin dute politikaren aurka. 2021a ere beltza izango dela aurreikusten dute

2021/02/06
Otamotz

“Laguntzak baino gehiago ordainsariak behar ditugu. Kalte-ordainak. Negozio itxiek galerak besterik ez dituzte sortu”, eskatu dute ostalariek Zumarraga eta Urretxuko ostalarien aldeko mobilizazioan.”[Politikariek] Ez dituzte kontutan hartu eduki ditugun galerak: ez Gabonik, ez herriko jairik, ez santalutzirik, ez inauteririk, ez kintadarik, ez ospakizunik… ez zaizkigu kontuak ateratzen”.

Gogor egin dute politikarien aurka. Pandemiaren kudeaketa txarra egin dutela leporatu diete eta ostalariak ari direla kalteak ordaintzen. “Agintariek emandako ordutegi, distantzia eta murrizketen etengabeko aldaketekin ostalariak zoratzen ari gara”. Irekiera baldintzak jasanezinek direla diote. “Gutako askok lokalak itxita mantentzea nahiago genuen Euskadi eta Espainiako gobernuek benetako borondatea izan balute pandemia behin betiko amaitzeko” aitortu dute. Baina politikariei egotzi diete nahiago izan dutela ostalaritza hala moduz irekitzea “limosna” ematea baino, “beraien poltsikoak ukitu gabe”. Trukean, “oso laguntza gutxi” iritsi direla kexu dira. Gainera, iritsi diren apurrak ostalarien presioaren ondorioz iritsitakoak direla esan dute, “ez borondatez emandakoak”.

Negozio askorentzat jada berandu dela ohartarazi dute. “Gaueko ostalaritza hilda dago. Terrazarik gabeko tabernak ere bai. Aterpea eta terraza duten tabernak gelditzen dira”. Hauen etorkizuna ere beltza izango dela aurreikusten dute: “Errentagarriak al dira terrazak neguan? Errentagarriak al dira bezerorik gabeko negozio horiek?”. Itxiera ordutegiarekin ere ez daude ados: “Bideragarria al da 20:00etan ixtea?”. Kexu dira askorentzat gehien fakturatzen duten orduak direla moztutakoak.

“Borrokan jarraitu behar dugu”, gaineratu dute. “2021a 2020a bezain txarra izango da. Egunak pasa ahala, egoera geroz eta zailagoa da guztiontzat. Arazo ekonomikoak, larritasuna eta estresa geldiezinak dira”. Herritarrei mobilizazioetan parte-hartzeko eskatu diete, eta gaurkoan alboan egotea eskertu diete, eguraldi txarra egin arren. Gizartetik presio eginda besterik ez direla emaitzak lortuko azpimarratu dute, “gure oihua entzutea horrela bakarrik lortuko dugu”.

Bi adar

Testu bakarra irakurri dute, euskaraz eta gaztelaniaz, manifestazio bakarra izan dela irudikatzeko. Halere, bi adarretan zatituta egin dute manifestazioa: urretxuarrak Urretxutik eta zumarragarrak Zumarragatik, ezinbestean. Antolatzaileek beste herrietako ostalariak bertaratzeko deia egin zuten, manifestatzeko eskubidea itxialdiaren gainetik dagoela esanaz. Azkenean, ordea, bakoitza bere herrian manifestatu daitekeela argudiatuta galarazi egin zieten herritarrak nahastea. Dozena bat ertzainek, bi herrietako udaltzainak eta beraien autoek bi herrien arteko muga bereizi dute. Zinta bat ere jarri dute.

Jendetsua izan da manifestazioa. Aurretik, ohiko legez, banatzaileek karabana egin dute. Ostalariak horiz jantzita joan dira, sektoreak zenbat jende ordezkatzen duen ikustarazteko. Hainbat pankarta eraman dituzte, ostalaritzaren aldeko mezuekin. Oihuak ere egin dituzte: “Zuk ixten gaituzu, zuk ordainduko diguzu”;”Langileak gara, ez gaizkileak”, tartean.

Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ
Ostalaritza aurrera UZ

Erlazionatutako edukiaDozena bat ertzain muga kontrolatzen

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
6

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT