ETBri elkarrizketa eman dio

Veronica del Barrio urretxuarrak bost aste eman ditu zainketa intentsiboen unitatean, koronabirusak hil ala biziko egoeran jarrita. Atzo ETBn elkarrizketatu zuten. Del Barriok udazkenean hartu zuen koronabirusa. Hasieran sintoma arinak izan zituen, baina berehala zainketa intentsiboen unitatera eraman zuten hil ala biziko egoeran. Elkarrizketan, sedatuta emandako hiru asteen eta haren osteko une larrienen kontakizuna egin du. Gabonetarako hobera egin zuen eta etxean bete ditu 41 urteak.
Bideoa ikusteko, sakatu hemen.