Alex Txikon, Iñaki Alvarez eta Namja, Gelum eta Cheppal sherpak lehen kanpamentuan daude biharko espero den eguraldi samurraren zain. Simone Morok nahiago izan du oinarrizko kanpamentuan itxaron. Bidea ekipatuta dute (7.000 metrora arte) eta bihar, eguraldia lagun badute, gailurrera iristen saiatuko dira.
Hilaren 20an depresio bat iristea espero da eta horrek ia ezinezko egingo du berriro saiatzea.
Iturria: naiz.eus
Argazkia: Phelipe Eizagirre