Azken sei egunetan ez da positiborik atzeman Urretxun. Zumarragan, lau bakarrik.

Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak positibo bat atzeman du Zumarragan. Urretxun, berriz, ez du positiborik atzeman. Azken sei egunetan ez da positiborik atzeman Urretxun.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta bi herriak zerrenda horretatik kanpo daude. Biak horiz markatuta daude (azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 300 kasu baino gutxiago). Zumarragak 213,83 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 292,87.